Euskal Herriko Itzulia 2022: ibilbidea, etapak eta taldeak, zuzenean - EITB Euskal Herriko Itzulia

Euskal Herriko Itzulia

12:11

Euskal Herriko Itzulia

APIRILAK 4, ASTELEHENA

2022ko Euskal Herriko Itzuliko 1. etaparen profila eta ibilbidea: Hondarribia – Hondarribia (7,5 km)

F. A. / A. A. | EITB MEDIA

Probaren 61. edizioa Hondarribiko kaleetan zehar egingo den erlojupeko labur batekin hasiko da 14:26an. Test garrantzitsua izan daiteke garaipenaren borrokan zein txirrindulari egon daitezkeen ikusteko.

  • 2022ko Euskal Herriko Itzuliko 1. etaparen profil ofiziala

    2022ko Euskal Herriko Itzuliko 1. etaparen profil ofiziala. Argazkia: Itzulia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal Herriko Itzuliaren estreinako etapan, azken urteotan lasterketak hartu duen bideari eutsiz, bakarkako saioa izango dute ziklistek Hondarribian, aurreneko berotua hartu eta euren aurkezpen txartela erakusteko.

Lehen bi txirrindulariak lasterketan Kern-Pharmako Daniel Mendez (14:26) eta Euskaltel-Euskadiko Ibai Azurmendi (14:27) izango dira; Julian Alaphilippe 16:34an irtengo da, eta Adam Yates (15:23), Ion Izagirre (15:45), Gorka Izagirre (16:10), Rigoberto Uran (16:40), Mikel Nieve (16:54), Remco Evenepoel (17:12), Pello Bilbao (17:18) eta Primoz Roglic (azkena, 17:20an), besteak beste, ikusteko aukera izango da bertan.

Katearekin gora eta behera ibili beharreko 7,5 kilometroko jardun laburra izango dute parte-hartzaileek aurrez aurre. Aldapatxoak, harbidea eta kale estuak aurkituko dituzte Gipuzkoako kostaldeko herri arrantzaleko alde zaharrean barna.

Horrez gain, lehendabiziko igoera puntuagarria idoroko dute ibilbidearen erdialdera, 3. mailako gaintxo bat, hain justu ere, Mendiko Sariaren elastikoaren lehen jabea nor izango den erabakiko duena. Kilometro eta erdiko luzera duen igoera horretako hasierako 500 metroetan, batez beste, % 9ko maldak gainditu beharko dituzte.

Sailkapeneko oilarren artean alde handirik egotea espero ez den arren, test garrantzitsua izan daiteke garaipenaren borrokan zein txirrindulari egon daitezkeen ikusteko; izan ere, asmoak asmo, beti izaten da itxaropentsu etorritako bakarren bat, eguna okertu eta aukera guztiak zapuztuta geratzen dena aurreneko egunean.

Iazko ekitaldian, laugarren etapako amaiera hartu zuen Hondarribiak, eta bertan Ion Izagirrek eta Pello Bilbaok lehia estua izan zuten etapa garaipenaren bila. Azkenerako, ormaiztegiarrak bereganatu zuen loria.

Ikusi 2. etaparen profila

PROFILA:

2022ko Euskal Herriko Itzuliko 1. etaparen profila. Argazkia: Itzulia

2022ko Euskal Herriko Itzuliko 1. etaparen profila. Argazkia: Itzulia

------------------------------------------------------

IBILBIDEA:

2022ko Euskal Herriko Itzuliko 1. etaparen ibilbidea. Argazkia: Itzulia

2022ko Euskal Herriko Itzuliko 1. etaparen ibilbidea. Argazkia: Itzulia

------------------------------------------------------

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 1. etapa (apirilak 4)

Ibilbidea: Hondarribia – Hondarribia

Distantzia: 7,5 km

Goranzko desnibel metatua: 195,9 m

Hasiera-ordua (lehen txirrindularia): 14:26

Amaiera-ordua (azken txirrindularia): 17:30:21 (50 km/h) | 17:30:00 (52 km/h) | 17:29:41 (54 km/h)

------------------------------------------------------

2022KO ITZULIKO IBILBIDE OSOA:

2022ko Euskal Herriko Itzuliko ibilbide osoa. Argazkia: Itzulia

2022ko Euskal Herriko Itzuliko ibilbide osoa. Argazkia: Itzulia

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena