Itzulia Basque Country 2022: Euskal Herriko Itzuliko 5. etapa zuzenean
#-5_etapa-#
Apirilak 5, ostirala
EITB MEDIA
63. Itzuliaren azken-aurreko etapan, mendiko sailkapenerako hiru igoera puntuagarri daude, tartean 1. mailako Urkiola. Tropela lau aldiz igaroko da Zornotzan; bertan amaituko da jardunaldia. Aurreikuspena da lasaitasuna soilik jardunaldiko hasieran nagusitzea.
2024ko Euskal Herriko Itzuliaren 5. etapako profila. Irudia: itzulia.eus.
2024ko Euskal Herriko Itzuliaren bosgarren etapa, 63. Itzuliaren azken-aurrekoa, apirilaren 5ean jokatuko dute, ostiralez. 175,9 kilometroko ibilbidea du, Gasteizen hasiko da, eta Zornotzan amaitu. Itzuliko txirrindulariak, eguneko zati handienean, Bizkaian barrena arituko dira, eta mendiko sailkapenerako hiru igoera puntuagarri igo beharko dituzte: 1. mailako Urkiola, eta 3. mailako Muniketa, azken hori bi aldiz.
2023ko Frantziako Tourra Gasteizen hasi zen; bada, bederatzi hilabeteren buruan, UCI WorldTourreko beste lasterketa bat abiatuko da EAEko hiriburutik, Itzulia hain zuzen ere. Aurreikuspena da etapako hasiera oso jendetsua izatea, eta, gerora, lasterketa Gopegin, Barazarren eta Lemoan izango da, Bizkaian sartuta.
Jardunaldiko 80. kilometroan, gutxi gorabehera, txirrindularientzako oztopoak handitzen hasiko dira. Puntu horretan da hastekoa Urkiolarako igoera. Aurtengo Euskal Herriko Itzulian igoko duten aurreneko 1. mailako mendatea da. Urkiolak historia zabala du, txirrindularitzarekin lotuta, eta aski ezaguna da zaleentzat; soilik esango dugu 5,5 kilometroko igoera dela, eta, batez beste, % 9,ko malda duela. Lasterketa handiak izan dira mendate honetan, eta euskal zaleok espero dugu, oraingo honetan ere, ikuskizun bikainaz gozatzea.
Urkiolatik jaitsita (mendateko pankarta 87.8. kilometroan dago), Otxandio eta Dima iritsiko dira. 123,7. kilometroan, Zornotzan, eguneko lehenengo esprint berezia jokatuko dute.
Ondorengo 40 kilometroetan, ziklistek birritan igoko dute Muniketa; azken hori 137,9. eta 163,7. kilometroetan izango da puntuagarri. 3. mailakoa da Muniketa; 3,5 kilometro ditu, baina gogorra da, batezbesteko malda % 7,3koa baitu.
Etapako azken hiru kilometroetan, errepideak beherako bidea du, Zornotzako helmugaraino. Bertan jakingo dugu zer txirrindularik lortzen duen etapa garaipena bosgarren jardunaldi honetan, eta, halaber, nor irtengo den maillot horia jantzita biharamunean, Itzuliaren azken egunean.
PROFILA
--------------------
IBILBIDEA
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 5. etapa (apirilak, 5).
Ibilbidea: Gasteiz-Zornotza.
Distantzia: 175,9 kilometro.
Goranzko desnibel metatua: 2.569 metro.
Hasiera ordua: 13:06an.
Amaiera ordua: 17:43an (38 km/h); 17:30ean (40 km/h); 17:17an (42 km/h).
5. ETAPAKO MENDATEAK
--------------------
5. ETAPAKO AZKEN KILOMETROAK
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa