10:13

Saskibaloia

Endesa Liga

IDK Euskotrenek eta Lointekek galdu egin dute etxean; Kutxabank Araskik denboraldiko 11. garaipena lortu du

EITB MEDIA

Donostiako taldeak 57-78 galdu zuen etxean Gironaren kontra, eta Lointek Gernikak ezin izan zion Jairisi irabazi (63-69; Kutxabank Araskik, ordea, Ensino mendean hartu zuen Lugon: 53-57.

  • Ensino-Araski partida

    Ensino-Araski partida. @Araski

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Endesa Ligako 25. jardunaldiak bi porrot eta garaipen bat utzi ditu euskal taldeentzat joan den asteburuan. Kutxabank Araskik denboraldiko 11. garaipena lortu zuen, Duran Maquinaria Ensino etxean 53-57 mendean hartu ostean. Barneko joko ona eginez lehen laurdenean aurretik hasi zen arren, bigarrenean ez zuen hainbeste asmatu, eta hasierako abantaila galdu zuen. Aldageletatik pasata, Made Urietaren neskak markagailua iraultzen hasi ziren. Egindako defentsa sendoak ez ezik, Melissa Gretterren lan bikainak asko lagundu zion taldeari abantaila mantentzen eta partida irabazten.

IDK Euskotrenek, bestetik, galdu egin zuen Gascan Spar Gironaren aurrean: 57-78. Azu Muguruzaren boskotea 17-14 aurreratu zen, baina Gironak bederatzi puntuko aldea lortu zuen bigarren laurdenean. Atsedenera 30-36 iritsi ziren. Norgehiagokaren dinamikak bere horretan jarraitu zuen amaierara arte: 42-54 hirugarren laurdenean, eta 57-78 bukaeran. Porrotaren ondorioz, sailkapeneko zazpigarren postura egin dute behera donostiarrek.

Azkenik, Lointek Gernikak ere ezin izan zuen Jairis murtziarraren aurka irabazi Malosten, sei puntuko aldeaz galduta: 63-69. Gernikarrak bizi kantxaratu ziren arren, bisitariak aurretik jarri ziren hasieratik. Ondoren, Lointek Gernika 21-16 aurretik jarri zen bigarren laurdenean, Wattsek saskiratutako hiruko bati esker, besteak beste. Ez batak ez besteak ez zuen 6-7 puntu baino gehiagoko errentarik ezarri, eta oso berdinduta ibili ziren, bukaerara arte.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena