23:32

Saskibaloia

Erreginaren Kopa

Kutxabank Araskiren eta Lointek Gernikaren Kopako partidak, zuzenean, eitb.eus-en

EITB Media

Gasteizko taldeak ostegunean, martxoaren 30ean, jokatuko du final-laurdenetako norgehiagoka, Zaragozaren aurka, 20:30ean. Gernika-Lumoko taldeak, aldiz, Girona izango du aurkari ostiralean, martxoaren 31n, 18:00etan.

  • Erreginaren Kopa, zuzenean, eitb.eus-en

    Erreginaren Kopa, zuzenean, eitb.eus-en. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Saskibaloiko Erreginaren Kopa Zaragozan jokatuko da, martxoaren 30a eta apirilaren 2a bitartean. Kutxabank Araski eta Lointek Gernika Bizkaia dira euskal ordezkariak txapelketako azken fasean, eta bi euskal taldeen partidak zuzenean eskainiko ditu eitb.eus-ek.

Ostegunean, martxoaren 30ean, gure webgunean izango da ikusgai Araskik Casademont Zaragoza etxeko taldearen aurka jokatuko duen neurketa, 20:30ean. Gainera, Radio Vitoriak jarraipen berezia egingo dio Araskiri txapelketa honetan.

Bestalde, ostiralean, martxoaren 31n, eitb.eus-en bidez ikusi ahalko da 18:00etan Lointek Gernika Bizkaiak Spar Gironaren kontra jokatuko duen norgehiagoka.

Kutxabank Araskik edota Lointek Gernika Bizkaiak final-laurdenak gainditzen badituzte, finalerdietako partidak ere eskainiko ditu eitb.eus-ek. Eta bi euskal taldeetako bat edota biak finalerako sailkatuz gero, Erreginaren Kopa irabazteko lehia ere jarraitu ahalko da zuzenean eitb.eus webgunean.

Beste lau talde Kopan

Hauexek dira Erreginaren Kopako final-laurdenetako beste bi kanporaketak: Valentzia-Movistar Estudiantes eta Permumerias Avenida-Barça CBS.

Araski finalerdietarako sailkatuz gero, Valentzia-Movistar Estudiantes neurketako irabazlea izango litzateke Arabako taldearen aurkaria. Gernikaren kasuan, final-laurdenak gaindituz gero, Perfumerias Avenida-Barça CBS neurketako garailea izango litzateke Bizkaiko taldearen aurkaria finalerdietan.

Lehen finalerdia apirilaren 1ean jokatuko da, 16:30ean; bigarren finalerdia, aldiz, egun berean, 19:00etan.

Final handia apirilaren 2rako, iganderako, dago aurreikusita, eta 17:30ean hasiko da.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    03 19:00 - 21:00 PILOTA | GRABNI Txapelketa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena