23:01

Saskibaloia

Endesa Liga

IDK Euskotren eta Lointek Gernika titulua lortzeko aukera gabe geratu dira

EITB Media

Gipuzkoako taldeak porrota jaso du Spar Gironaren aurka (67-54) final-laurdenetako itzuliko partidan. Talde bizkaitarrak galdu egin du Perfumerias Avenidaren kontra (73-43).

  • Perfumerias Avenida - Lointek Gernika Bizkaia

    Kopako Perfumerias Avenida - Lointek Gernika Bizkaia partidako artxiboko irudia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

IDK Euskotren eta Lointek Gernika Bizkaia Endesa Ligako titulua irabazteko aukera gabe geratu dira ostegun honetan (apirilak 29), Spar Gironaren eta Perfumerias Avenidaren aurka porrotak jasota, hurrenez hurren.

Final-laurdenetako itzuliko partidan IDK Euskotrenek ez du aukerarik izan Gironaren aurka. Gipuzkoako taldeak bost puntugatik galdu zuen joaneko neurketa, eta itzulikoan porrota jaso du 67-54ko emaitzarekin.

Gironako eta Donostiako taldeen arteko lehiako lehen saskiratzea Gironak sartu du, eta, ordutik aurretik ibili da markagailuan. Puntu bakarrera hurbildu da IDK Euskotren estraineko laurdenaren erdialdean (8-7), baina Spar Gironak zortzi puntuko errenta erdietsi du (18-10) lehen hamar minutuen amaieran. Bigarren laurdenean jaun eta jabe izan da Kataluniako taldea, eta aldeko 38-20ko emaitzarekin iritsi da atsedenaldira. Bideratuta utzi du garaipena Gironak atsedenaldira iritsitakoan, eta hirugarren laurdenean IDK Euskotrenek aldeak pixka bat murriztu dituen arren, 14 puntuko desabantailarekin heldu da azken laurdenera (46-32). Amaierako hamar minutuetan kontrolpean izan du neurketa Spar Gironak eta IDK Euskotrenek porrota jaso du (67-54).

Lointek Gernika ere ezinean ibili da Perfumerias Avenidaren kontrako norgehiagokan. Final-laurdenetako joaneko partida 15 puntugatik galdu zuen Bizkaiko taldeak (70-85), eta itzulikoan ere Perfumerias Avenida izan da nagusi (73-43).

Salamancan jokatu den neurketan, Perfumerias Avenidak erakustaldia eman du Lointek Gernikaren aurka. Hasieratik amaieraraino jaun eta jabe izan da etxeko taldea. Lehen laurdenaren amaieran utzi du garaipena bideratuta Perfumerias Avenidak (23-6). Atsedenaldira 27 puntuko desabantailarekin joan da Lointek Gernika Bizkaia (48-21). Salamancako taldeak kontrolpean izan du neurketa hirugarren laurdenean (58-34), eta azkenean garaipena lortu du, 73-43ko emaitzarekin.

Perfumerias Avenidak Cadi La Seu izango du aurkari finalerdietan; Spar Gironak, aldiz, Valentziarekin neurtuko ditu indarrak.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena