Baskonia
AGURRA
AGENTZIAK | EITB Media
Horrenbestez, Estatu Batuetako joko-antolatzaileak Gasteizko taldearekin zuen lotura amaitu du, maila pertsonalean denboraldi arrakastatsua burutu ostean
Codi Miller-McIntyre, Baskoniako jokalaria, artxiboko argazki batean. ARGAZKIA:EFE
Baskoniak asteazken honetan jakinarazi duenez, Codi Miller-McIntyrek bere etete-klausula ordaindu du, eta, ondorioz, Gasteizko taldeko jokalari izateari utzi dio Izar Gorriak fitxatzeko.
Horrenbestez, Estatu Batuetako joko-antolatzaileak Gasteizko taldearekin zuen lotura amaitu du maila pertsonalean denboraldi arrakastatsua burutu ostean
Euroligan eta ACB Ligan.
Endesa Ligan 72 partidatan 10,4 puntu, 5,9 asistentzia eta 12,1eko balorazioa lortu zituen batez beste. Euroligan asistentzia gehien eman zituen jokalaria izan zen, batez beste 7,3rekin. Bere partidurik aipagarriena Asvel Villeurbanneren aurka jokatu zuen, non Euroligako asistentzia errekor historikoa hautsi zuen 20 asistentziarekin.
Codi Miller-McIntyrerena Matt Costello, Maik Kotsar, Vanja Marinkovic, Dani Díez, Jordan Theodore eta Chris Chiozzaren irteerei gehitu zaio.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa