22:31

Baskonia

Euroliga

Baskoniak Asvel Villeurbanne menderatu du, 94-80, Codi Miller-McIntyrek historia egin duen partida batean

EITB MEDIA

Gasteizko taldearen antolatzaile-eskoltak Euroligako asistentzia marka hautsi du, 20 emanda, eta balorazioan 42 izan du; hiru doblea lortu du. Baskoniak hamalaugarren garaipena eskuratu du, eta, behin-behinean, sailkapeneko zortzigarren postuan dago.

  • Miller-McIntyre, Howardekin. Historia egin du antolatzaile-eskoltak, Buesan. Argazkia: EFE.

    Miller-McIntyre, Howardekin. Historia egin du antolatzaile-eskoltak, Buesan. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Baskoniak Asvel Villeurbanne menderatu du, 94-80, Buesa Arenan, ostegun gauean, 2023-24 denboraldiko Euroligako hogeita seigarren jardunaldian. Garaipen hori zenbatuta, Dusko Ivanovicen taldeak hamalau partida ditu irabazita txapelketan, eta sailkapeneko zortzigarren postura igo da. Neurketa Codi Miller-McIntyrek markatu du, Baskoniako antolatzaile-eskoltak historia egin baitu; izan ere, Miller-McIntyrek Euroligako asistentzia marka haustea lortu du, 20 emanda, eta, hori gutxi balitz bezala, hiru doblea erdietsi du, 11 puntu sartu eta 11 errebote hartu baititu. Guztira, 42 izan du balorazioan.

Baskoniak hasieratik izan du markagailua kontrolpean. Aurkariak, azken sailkatua bera, ezin izan du Youssoupha Fall eta Nando De Colo kantxaratu, eta, halaber, ez du batere asmatu kanpoko jaurtiketan; hogei aldiz saiatu dira hiruko saskiratzeak sartzen, eta soilik bitan gauzatu dituzte. Aurreneko minutuetan, bi taldeek izan dute erraztasuna erasoan, eta euskal taldea ondo aritu da kanpotik; segituan hasi da Baskonia hamar bat puntuko aldea hartzen, eta atsedenaldian emaitza 52-39koa zen. Miller-McIntyrek sartu du azken saskiratzea, eta lehen zatian hamabi asistentzia eman ditu.

Dusko Ivanovicen taldea eroso ibili da hirugarren laurdenean; Baskonia aurretik zihoan, argi, baina zailtasunak zituen defentsako errebotea ixteko. Nabaria zen Baskoniak bide onetik zeramala partida, baina azken laurdena gelditzen zenean abantaila ez zen oso handia, 71-61 zihoan norgehiagoka.

Laurden erabakigarrian, festa iritsi da Buesa Arenara, Codi Miller-McIntyrek 20. asistentzia eman duenean; izan ere, Baskoniako jokalariak Euroligako marka hautsi du. Codi Miller-McIntyre izan da gako nagusia partidan, ezin hobeto aritu baita.

Fitxa teknikoa

94 - Baskonia (23+29+19+23): Miller-McIntyre (11), Howard (18), Rogkavopoulos (3), Diez (8) eta Kotsar (8) -hasierako boskotea-, Raieste (6), Chiozza (-), Marinkovic (12), Theodore (-), Costello (14), Hrabar (-) eta Moneke (14).

80 - Asvel Villeurbanne (20+19+22+19): Lee (6), Jackson (14), Lighty (7), Thomas (5) eta Lauvergne (16) -hasierako boskotea-, Scott (9), Kahudi (2), Ndiaye (8), Dallo (-), Yaacov (11) eta Luwawu-Cabarrot (2).

Epaileak: Ilija Belosevic (Serbia), Uros Nikolic (Serbia) eta Piotr Pastuasiak (Polonia). Ez dute inor kanporatu.

Gertakizunak: Euroligako hogeita seigarren jardunaldiko partida, Gasteizko Fernando Buesa Arenan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    04 13:40 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Lehen etapa
    04 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Artola vs Zabala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena