Baskonia
Berritzea
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Howard Euroligako eta Endesa Ligako saskiratzaile nagusia izan da 2023-2024 denboraldian, eta beste lau denboraldiz jokatuko du Gasteizko taldean.
Markus Howard
Baskoniak eta Markus Howardek akordioa lortu dute jokalariak 2028. urtera arte taldean jarrai dezan. Howard Euroligako eta Endesa Ligako saskiratzaile nagusia izan da 2023-2024 denboraldian.
Gasteizko taldeak sarean zabaldutako ohar batean nabarmendu duenez, 2022ko udan Gasteizera iritsi zenetik, klubarekin eta zaleekin "bikain" egokitu den jokalaria da Howard, "baskonismo guztia gozaraziz saskibaloi ikusgarriko gau handiekin".
¿¿ OFIZIALA | Baskonia eta @markushoward11, elkarrekin 2¿0¿2¿8¿. urtera arte
— Baskonia (@BaskoniaEUS) May 14, 2024
¿¿ https://t.co/I4kyyho5UO#Howard2028 pic.twitter.com/1Wkt050Cgx
Aurten ere denboraldi bikaina egin du jokalari estatubatuarrak, Euroligako zein Endesa Ligako saskiratzaile eta hiruko jaurtitzaile onena izanik. Horrez gain, 'Euroleague Alphonso Ford Top Scorer' saria irabazi zuen, "merezitako aitorpena denboraldi historiko batean", Europako denboraldi bateko marka berria ezarri baitu 148 hirukorekin.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa