21:23

Baskonia

Asteartean

Baskoniak Euroligako Lauko Finalerako pasea du jokoan, Real Madril egungo txapeldunaren aurka

Agentziak | EITB MEDIA

Chima Monekek min hartuta jarraitzen du, eta madrildarren artean zalantzan dago Hugo Gonzalez eta Rudy Fernandez jokatzeko moduan izango diren.

  • Baskoniako jokalariak, Euroligako partida batean

    Baskoniako jokalariak, Euroligako partida batean. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Baskoniak, play-offetarako azken txartela eskuratu berri, Berlinen jokatuko den Euroligako Lauko Finalerako txartela lortu nahi du, eta bidean Real Madril egungo txapelduna izango du aurkari, asteartean, Wizink Center kantxan.

Kanporaketako lehen partida izango da, eta ez nolanahikoa, Real Madril izan baita lehen faseko talderik onena, 27 partida irabazita eta 7 bakarrik galduta. Marka berria ezarri dute madrildarrek.

Hugo Gonzalez eta Rudy Fernandez zalantza dira talde zurian; eta Baskonian, aldiz, Chima Monekek baja izaten jarraitzen du.

Monekeren hutsa kontuan izanda, Tadas Sedersekisen eta Matt Costelloren papera garrantzitsua izango da, aurreko neurketetan ikusitakoaren arabera.

Aurreikuspenen arabera, puntu askoko norgehiagoka izango da, puntu gehien egiten dituzten bigarren eta bosgarren taldea baitaude aurrez aurre. Hala ere, Real Madril hobea da asistentzia eta errebote kopuruan, eta arabarrek azken partidetan arlo horietan izandako zuloak min handia egin diezaieke.

Bestalde, Dusko Ivanovicen taldea gai da aurkarien saskiari eraso egun eta puntu gehigarriak ateratzeko, eta horri etekin ederra ateratzen diote.

2019tik jokatu gabe

Baskonia Euroligako play-offetan da bost urteren ostean. Lauko Finaleko atariko fasera 2019an iritsi ziren azken aldiz, titulua Gasteizen jokatu zenean.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    04 13:40 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Lehen etapa
    04 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Artola vs Zabala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena