20:02

Baskonia

ENDESA LIGA

Baskonia, nagusi Bilbao Basketen aurkako derbian (100-78)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Peñarroyak zuzendutako mutilek bigarren laurdenean apurtu dute partida eta atsedenaldira 24 puntuko aldearekin heldu dira. Azken laurdenean Bilbao Basketek markagailua atondu du partidan izandako minutu onenetan, baina ez da nahikoa izan.

5:52
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Cazoo Baskonia nagusitu da Surne Bilbao Basketen aurkako euskal derbian (100-78). Garaipena partida hasieratik lantzen hasita, Bilbao Basketek ezin izan dio aurre egin Gasteizko taldeari.

Lehia erritmo biziarekin hasi da. Markus Howardek bederatzi puntu lortu ditu bost minutuan, eta bilbotarrek Adam Smithek eta Ludde Hakansonek osatutako kanpoko bikotean oinarritu dute jokoa.

Baina Maik Kotsar nagusitu da kantxan, bere parekoak baino intentsitate eta oldarkortasun handiagoarekin, errebotea jasoz eta saskiratzeak lortuz.

Jaume Ponsarnauk zuzendutako mutilek buruz burukoan sufritu dute, eta Adam Smithen parekoek errebotean zigortu dute. Tsalmpourisek baliabide gehiago eskaini dizkio bilbotarren jokoari, baina Baskoniak saskiratze erritmoari eutsi dio eta 24-17 jarri da aurretik.

Etxekoen aulkiak freskotasun handiagoa eman dio gasteiztarren jokoari eta, beltzezko gizonek lehen kolpea jasan duten arren, etxekoen bi hirukok eta protagonista izan den Maik Kotsarrek aldea ireki dute.

Ludde Hakanson eta Adam Smithen itzulerak ez ditu bizkaitarren erasoko arazoak konpondu, atsedenaldia baino lehen Markus Howarden oldarraldia bizi izan baitute (51-27).

Aldageletatik igarotzeak mesede egin die bilbotarrei, 2-11ko partziala lortuz. Ponsarnauren mutilek erasoko jokoa hobetu dute, baina Markus Howardekin eta Maik Kotsarrekin topatu dira, Baskoniaren hasiera kaskarra zuzentzeaz arduratu direnak.

Hortik aurrera, errentak 20 puntutik gora mugitu dira eta azken laurdenean 78-52ko markagailuarekin sartu dira, Vanja Marinkovicen hiruko baten ondoren.

Francis Alonso eta Georgios Tsalmpouris kanpoko jaurtiketekin taldea partidan sartu nahian aritu dira, baina berandu izan da dagoeneko.

Amaierako 100-78ko emaitza harrobiko Pavel Savkovek, Baskoniako jokalari gisa goi mailan hiruko batekin debuta egin duenak eta Sander Raiestekek birrintze batekin eta jaurtiketa libre batekin itxi dute.

Fitxa teknikoa:

100 - Cazoo Baskonia: Heidegger (3), Howard (20), Raieste (-), Enoch (16) eta Kotsar (15) -hasierako bostekoa-; Thompson (2), Giedriaitis (12), Marinkovic (12), Costello (11), Savkov (3) eta Kurucs (5).

78 - Surne Bilbao Basket: Hakanson (4), Adam Smith (16), Rabaseda (4), Sulejmanovic (7) eta Kyser (2) -hasierako bostekoa-; Francis Alonso (18), Radicevic (3), Reyes (2), Anderson (4), Ubal (2), Rosa (2) eta Tsalmpouris (14).

Epaileak: Emilio Pérez Pizarro, Luis Miguel Castillo eta Roberto Lucas. Egotzitakorik gabe.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    23 17:15 - 20:00 PILOTA | ETB KANTXA: Jaka-Iztueta vs Zabala-Rezusta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena