23:00

Baskonia

Garaipena (76-63)

Baskoniak Real Madrilen aurka erakustaldia emanda ekin dio Euroligari

Erredakzioa

TD Systems Baskoniak 76-63ko emaitzarekin irabazi du Euroligako lehen jardunaldiko partida, Buesa Arenan.

  • Baskonia - Real Madril

    Luca Vildoza Baskoniako jokalaria, Real Madrilen aurkako Euroligako partidan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

TD Systems Baskoniak garaipena lortu du Real Madrilen aurka (76-63) Euroligako lehen jardunaldiko partidan, Buesa Arenan. Txapelketari hasiera bikaina eman dio Gasteizko taldeak. Endesa Ligan hirutik hiru neurketa irabazi ditu, eta Euroligan ere garaipenarekin estreinatu da.

Lehen minutu parekatu batzuen ostean, Real Madrilek sei puntuko abantaila eskuratu du (5-11, 5. minutuan). Pixkanaka, Baskoniak jokoa hobetu eta desabantaila murriztu du (12-14, 8. minutuan). Lehia berriro parekatu egin da eta Real Madril puntu bakarreko errenatarekin heldu da lehen hamar minutuen amaierara (15-16).

Bigarren laurdenari lehengoari baino hobeto ekin dio talde gasteiztarrak eta neurketa parekatuta mantendu da. Talde bisitaria ibili da aurretik laurdenaren zati handi baten, baina zulo handirik ireki gabe. Atsedenaldirako lau minutu falta zirenean hartu du aurrea Baskoniak (25-24). Ordutik aurrera nagusi izan dira Dusko Ivanovicek zuzentzen dituen mutilak, eta lau puntuko abantaila lortu dute (33-29) lehia atsedenaldira iritsi denean.

Real Madril hobeto kantxaratu da atsedenaldiaren ostean eta desabantaila murrizteaz gain, Pablo Lasok zuzentzen duen taldea aurretik jarri da (36-39) 0-7ko partziala lortuta. Baskoniaren erantzuna azkar etorri da (40-39), baina Real Madril hiru puntuko abantaila lortu du hirugarren laurdena bukatzeko bi minutu falta zirenean (44-47). TD Systems Baskoniak, ordea, ez dio markagailuan alde egiten utzi eta azken minutu ona jokatuta, Arabako taldea hiru puntuko errentarekin heldu da azken laurdenera (52-49).

Amaierako laurdenari hasiera bikaina eman dio Baskoniak, nahiz eta Real Madril gertu mantendu den. Laugarren laurdeneko lehen lau minutuen ostean hasi da nagusi izaten talde gasteiztarra, eta zazpi puntuko abantaila erdietsi du amaierarako bost minutu falta zirenean (63-56). Azken txanpan jaun eta jabe izan da TD Systems Baskonia, Real Madril ezinean ibili da, eta Arabako taldeak garaipen handia lortu du hamahiru puntugatik (76-63).

Fitxa teknikoa:

TD Systems Baskonia: Henry (23), Raieste (-), Giedraitis (12), Peters (18) y Jekiri (1) -hasierako taldea-; Vildoza (12), Polonara (4), Diop (5), Fall (1), Sedekerskis (-) eta Kurucs (-).

Real Madril: Campazzo (17), Carroll (10), Abalde (5), Randolph (5) eta Tavares (10) -hasierako taldea-; Causeur (-), Deck (5), Thompkins (5), Rudy Fernandez (3), Alocen (-), Garuba (3) eta Laprovittola (-).

Partzialak: 15-16, 18-13, 19-20, 24-14.

Epaileak: Radovic, Bissang eta Majkic. Real Madrileko Alberto Abalde kanporatu dute bost falta egin ostean.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    28 Zuzenean 11:00 - 14:00 PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa
    28 17:15 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta
    29 23:15 - 00:45 ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena