11:32

Sailkapenak Emakumeen Eskubaloia

Ostiral honetan

Bera Beraren eta Benficaren arteko Iberiar Superkoparen finalerdia, zuzenean EITBn

EITB MEDIA

Ostiral honetan jokatuko dute partida, Josean Gasca Donostiako pabiloian, eta neurketa zuzenean ikusteko aukera eskainiko du EITBk, ETB4 telebista-katean zein streamingez, eitb.eus-en, 20:00etatik aurrera.

  • Bera Berak Iberiar Superkopako finalerdia jokatuko du Benficaren aurka

    Bera Berak Iberiar Superkopako finalerdia jokatuko du Benficaren aurka

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Super Amara Bera Berak Iberiar Superkoparen lehen edizioko finalerdietako bat jokatuko du ostiral honetan, irailak 8 (20:00), Sport Lisboa e Benfica Portugalgo taldearen kontra Donostian, Josean Gasca pabiloian. Zuzenean ikusteko aukera eskainiko du EITBk, ETB4 telebista-katean, eta streamingez, eitb.eus-en. Neurketa horretan erabakiko da txapelketako lehen finalista.

Bestea, berriz, Costa del Sol Málaga (Guerras Iberdrola Ligako egungo txapelduna) eta Madeira Andebol (Portugaleko bi ligetako txapeldunordea) taldeek aurretik (18:00) izango duten norgehiagokatik aterako da.

Finala larunbatean jokatuko dute, irailaren 9an (21:00). Halaber, egun berean, torneoko hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko lehia izango da.

Bera Berak finalerako txartela lortuko balu, hori ere zuzenean ikusi ahal izango da ETB4n eta eitb.eus-en.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    13 22:15 - 23:15 ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena