Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota
Pilota
Hiru txapel handi irabazita
EITB Media
Zaratamokoak esku pilota profesionala uztea erabaki du, 35 urterekin, eta palmaresean hiru txapel handi dituela. Bere azken partida irailaren 20an jokatuko du, Bilbon.
Mikel Urrutikoetxea, pilotaria. Argazkia: EITB Media
Albisteak (4)
Mikel Urrutikoetxeak erretiroa hartuko du 2025eko irailaren 20an. Horixe iragarri du Zaratamoko (Bizkaia) pilotariak martxoaren 19an, asteazkenean, eskaini duen prentsaurrekoan. Maila profesionaleko pilota uzteko erabakiaren arrazoiak zeintzuk izan diren azaldu du. Zaratamarrak adierazi duenez, bere ibilbide profesionaleko azken partida irailaren 20an jokatuko du Bilboko Bizkaia pilotalekuan.
Urrutikoetxeak 2009ko ekainaren 13an egin zuen debuta, Arrigorriagan. Urte horretan, Promozioko (2. Maila, egungo B Seriea) Lau t'erdikoa irabazi zuen.
Geroago, bere ibilbide profesionalean, hiru txapel handi jantzi zituen: 2015ean Buruz Burukoa eta Lau t'erdikoa irabazi zituen, eta, 2016an, Binakako txapelduna izan zen Aimar Olaizolarekin bikotea osatuta.
Irabazitakoez gain, beste txapelketa handietako beste lau final ere jokatu zituen: 2016ko eta 2019ko Buruz Buruko finalak, Binakakoaren 2020koa eta 2017ko Lau t'erdikoa. Horietan, ezin izan zuen txapelik bereganatu.
Aipatutako lorpen horiez gain, Mikel Urrutikoetxeak beste titulu batzuk ere baditu bere palmaresean.
Hurrengo zuzenekoak
29 | 15:10 - 17:15 | ERREMONTEA | Berria Txapelketako finala: Goikoetxea V-Goikoetxea VI vs Guurutxaga-Eskudero |
29 | 17:05 - 20:00 | PILOTA | B Serieko Buruz Burukoaren atarikoa: Agirre vs Senar |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa