Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota

Pilota

12:18

Pilota

Zesta-punta

Jai Alai Leaguek urte guztiko egutegia osatu du, egoitza eta txapelketa berriekin

EITB MEDIA

Lau txapelketa izatetik hamairu izatera pasa da. Bilbo, Gasteiz, Zumaia, Markina-Xemein eta Lekeitio batzeaz gain, Iparraldeko txapelketak bikoiztu egin dira.

1:04
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iparraldeko eta Hegoaldeko zesta-punta txapelketa nagusiak batzen dituen Jai Alai Leaguek egoitza, data eta txapelketa kopurua ugaritu ditu, urte guztiko egutegi jarraitua osatuta. Horrenbestez, Liga aurkeztu eta urtebete eskasera, lau txapelketa izatetik hamairu izatera pasa da. Bilbo, Gasteiz, Zumaia, Markina-Xemein eta Lekeitio batzeaz gain, Iparraldeko txapelketak bikoiztu egin dira, eta urte honetan bertan egoitza berriak gehitzeko aukera zabalik mantentzen da.

Orain arte lau txapelke; aurrerantzean, hamairu

Bigarren denboraldi honetan, lau txapelketatik hamairura pasatu dira, bi kategoriatan banatuta. Batetik, Slam mailakoetan, Donibane Lohitzuneko Cesta All Star, Bilbao Iron Cup, Markina-Xemeingo Grand Slama eta Gernikako Grand Slama (udakoa) dira berritasunak. Bestetik, Masters kategorian, Gasteiz, Zumaia, Lekeitio, Paueko Cesta de Nadau txapelketa eta Biarritzeko Nazioarteko Opena batu dira ligara.

Ligako Masters puntuagarriak hamabost dira, guztira. Izan ere, Slam kategoriako hiru txapelketa, Master mailako barne-lehiaketez osatuta daude: Donibane-Lohitzuneko Nazioartekoak (4 Masters), Biarritzeko Urrezko Xistera (4 Masters) eta Paueko Kopa (2 Masters). Ondoren, txapelketa hauetako bakoitzak amaierako fase bat dauka pilotaririk onenekin eta hortik aterako da Slam horretako txapelduna.

"Iron Cup", Bilboren apustu handia

Bilbok egoitza garrantzitsua izan nahi du zesta-puntako ligan eta Slam kategoriako txapelketa handi batekin egingo du debuta. Bilbao Iron Cup maiatzaren 10etik ekainaren 7ra jokatuko dute, bost ostiraletan, Deportivo pilotalekuan. Gorengo mailako txapelketa da Jai Alai Leagueko egutegian, eta ligarako puntuagarria. Gasteiz ere berritasuna izango da, apirilean Olabe pilotalekuan jokatuko den Mastersarekin. Halaber, Zumaia, Markina-Xemein eta Lekeitio ere, Jai Alai Leagueko egoitza ofizial izatera pasa dira.

100 partida baino gehiagoko egutegia

Guztira, profesional mailako 100 neurketa baino gehiago jokatuko dituzte, hamar frontoi edo egoitzetan banatuta. Jai Alai Leaguen amaiera fasea Durangoko Final Fourrean erabakiko da, eta pilotari onenek jokatuko dute, ranking ofizialean lortutako puntuen arabera. Kategoriaren arabera, puntuazio jakin bat izango du txapelketa bakoitzak eta egutegia ez dago erabat itxita. Izan ere, urte honetan bertan egoitza gehiago sartzeko aukera ari da negoziatzen Liga.

-Urriak 26-28 Open International Biarritz (Master)

-Urtarrilak 30 - otsailak 18 Eusko Label Winter Series (Slam)

-Abenduak 8-22 Cesta de Nadau Pau (Master)

-Martxoak 23-28 Lekeitio Jai Alai Master Series (Master)

-Apirilak 1-8 Zumaia Jai Alai Master Series (Master)

-Apirilak 7-25 Cesta All Star SJL (Slam)

-Apirilak 13-26 Gasteiz Jai Alai Master Series (Master)

-Maiatzak 10 - ekainak 7 Bilbao Jai Alai Iron Cup (Slam)

-Ekainak 15 - uztailak 16 Markina-Xemein Jai Alai Grand Slam (Slam)

-Uztailak 4 - abuztuak 27 Internationaux Cesta Punta SJL (Slam)

-Uztailak 8 - abuztuak 21 Gant D'Or Biarritz (Slam)

-Uztailak 12 - irailak 6 Pau Cup (Slam)

-Uztailak 20 - abuztuak 17 Gernika Jai Alai Grand Slam (Slam)

-Urria Final Four Durango Final 4

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    13 22:15 - 23:15 ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena