Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota

Pilota

17:17

Pilota

Pala

Maldonado, buruz buruko txapeldun

EITB Media

Roman Maldonadok irabazi du 2024ko Banakako Pala Txapelketa, finalean Iñaki Urrutia mendean hartuta, hiru jokotan: 5-10, 9-10 eta 2-10.

0:57
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Roman Maldonado da 2024ko Banakako Pala Txapelketako txapelduna, Bilboko Bizkaia frontoian jokatutako finalean Iñaki Urrutia menderatuta, 5-10, 9-10 eta 2-10eko emaitzarekin.

Lehen jokoan, Maldonado izan da nagusi, 5-10eko emaitzarekin. Bigarrena lehiatuagoa izan da; estu joan da amaierara arte, baina, azkenean, Maldonadok irabazi du, 9 eta 10.

Hirugarren jokoan izan du argentinarrak txapelketa irabazteko aukera, eta ez du barkatu; Santa Fekoa 2 eta 10 gailendu da. Iñaki Urrutia ezinean ibili da azken jokoan, eta txapeldunordea izan da azkenean.

Hirugarren posturako lehia

Dan Necol izan da hirugarren, finalaren atariko norgehiagokan Ibai Perez bost jokotan mendean hartuta: 10-5, 2-10, 10-5, 7-10 eta 5-4.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena