Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota

Pilota

00:05

Pilota

Finalerdiak

Ezkurdia-Mariezkurrena II eta Altuna III-Imaz bikoteak lehiatuko dira CaixaBank Masterseko finalean

I. G. | EITB MEDIA

Ezkurdiak eta Mariezkurrenak 22-20 irabazi diete Erik Jaka eta Julen Martijari. Ondorengo partidan, berriz, Altuna eta Imaz 22-13 nagusitu dira Peña eta Rezustaren aurka. Finala zuzenean ikusi ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en, 17:00etatik aurrera.

1:51
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ezkurdia-Mariezkurrena II eta Altuna III-Imaz bikoteak sailkatu dira ostiral honetan igandean, urriak 1, jokatuko den CaixaBank Masterseko finalerako, finalerdietako partidetan garaile irten ondoren. Joseba Ezkurdiak eta Jon Mariezkurrenak 22-20 irabazi diete Erik Jaka eta Julen Martijari oso lehiatua izan den partida batean. Ondorengo partidan, berriz, Jokin Altuna eta Ander Imaz 22-13 nagusitu dira Jon Ander Peña eta Beñat Rezustaren aurka. Finala zuzenean ikusi ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en, 17:00etatik aurrera.

Lehendabiziko finalerdian Ezkudiak eta Mariezkurrenak (gorriz) Jaka eta Martijaren (urdinez) aurka neurtu dituzte indarrak. Gogor hasi dira lehen saketik bi bikoteak, pilotakada askoko tanto luzeak gauzatuz, baina Jaka eta Martija izan dira aurrea hartu dutenak lehen zazpi tantoak jarraian eginez (0-7).

Hala ere, gorriek lehen tantoa egin eta berehala hartu dute partidaren gidaritza. Zenbait tanto lotu dituzte eta bederatzira berdintzera iritsi dira. Hori nahikoa ez eta markagailuan aurretik jartzea ere lortu dute (12-10).

Hortik aurrera beste partida bat hasi da, non bi bikoteak tantoak txandakatzen joan diren, tarterik handiena bi tantokoa izanez. Dena erabakita zegoela zirudienean, urdinek pilak jarri dituzte eta 21-20 jarri dira markagailuan. Baina azken tantoko akats batek kalte egin die eta Ezkurdiak eta Mariezkurrenak lortu dute finalerako txartela 22-20 irabazita.

Bigarren finalerdian, Altuna III.ak eta Imazek (gorriz) osatutako bikoteak Peña II.a eta Rezusta (urdinez) izan dituzte aurkari. Lehena ez bezala, oraingoan oso parekatuta hasi da lehia. Gorriak nagusitu dira lehen tantoetan, baina laster hartu dute urdinak erreleboa. Hori bai, markagailuan bata ez bestea urrundu gabe.

7-7ko berdinketaren ostean, Altunak eta Imazek berriz hartu dute pilotaren jabetza eta 12-8raino ihes egin dute, ordura arteko tarterik handiena. Atsedenaren ostean ere nabaria izan da gorrien nagusitasuna eta Peña eta Rezustari kosta egin zaie erritmoa jarraitzea.

15-10 jarri direnean urdinek itxaropen apur bat izan dute, baina dena ilusio hutsa izan da, hortik 20-10era egin baitute ihes berriz, Altuna eta Imazek. Azkenean, gorriak garaile irten dira 22-13ko emaitzarekin.

Beraz, Ezkurdia-Mariezkurrena II eta Altuna III-Imaz bikoteen artean erabakiko da nor izango den 2023ko CaixaBank Masterseko txapelduna.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    13 22:15 - 23:15 ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena