Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota

Pilota

11:10

Pilota

Finalistak

Ezkurdia-Mariezkurrena II.a eta Altuna III.a-Imaz bikoteek jokatuko dute CaixaBank Masterseko finala

EITB Media

Altuna III.ak eta Imazek 22 eta 15 irabazi diote Irribarriari eta Albisu finalerdietan. Ezkurdia eta Mariezkurrena II.a aise nagusitu dira Jaka-Zabaleta (22-7) bikotearen aurka. Finala zuzenean jarraitu ahalko duzu igande honetan eitb.eus-en eta ETB1en.

1:31
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ezkurdia-Mariezkurrena II.a eta Altuna III.a-Imaz bikoteek jokatuko dute CaixaBank Masterseko finala igandean, urriaren 2an, ostiralean (irailak 30) Nafarroa Arenan jokatu ziren finalerdietan nagusitu ostean. Finala zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB1ek, 17:00etan.

Joseba Ezkurdia eta Jon Mariezkurrena nagusitasunez gailendu ziren Erik Jaka eta Jose Javier Zabaletaren aurka. 22-7ko emaitzarekin lortu zuten finalerako txartela hasieratik amaieraraino jaun eta jabe izan ziren finalerdian. Ezkurdiak eta Mariezkurrena II.ak tantoak amaitzen jakin zuten eta aurkariek baino askoz pilota gutxiago galdu zituzten. Jaka eta Zabaleta ezinean ibili ziren, eta kanporatuta geratu ziren.

Estuagoa izan zen Jokin Altunak eta Ander Imazek osatutako bikoteak Iker Irribarriaren eta Jon Ander Albisuren aurka lortutako garaipena; 22 eta 15 amaitu zen neurketa. Ordubete iraun zuen partidak. Altunak eta Imazek behartu gabeko huts gutxiago egin zituzten eta hortxe egon zen norgehiagokako gakoa. Irribarria eta Albisu finalaren atean geratu ziren.

CaixaBank Masterseko sailkapena eta emaitza guztiak

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    13 Zuzenean 22:15 - 23:15 ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena