Euskadiko Lau t'erdiko Txapelketa 2022: Lau t'erdikoaren azken ordua - EITB Lau t'erdi

Lau eta erdikoa

17:43

Lau eta erdikoa

Final laurdenetako ligaxka

Altuna sailkatuta dago, eta ez du jokatuko asteburuan; Ezkurdia-Jaka eta Artola-Peña partidak, erabakigarriak

EITB MEDIA

Ostiralean Bilbon Peio Etxeberriaren aurkako neurketa galduta, Ezkurdia egungo txapeldunak Jakarekin izango du jokoan, larunbatean Bermeon, finalerdietan aritzea; Artolak eta Peñak, igandean, finalaurrekoetan izateko azken txartela bilatuko dute. Altuna eta Peio Etxeberria sailkatuta daude.

  • Honela hartu zuen kolpea sorbaldan, Astelenan, Jokin Altunak. Argazkia: EITB Media.

    Honela hartu zuen kolpea sorbaldan, Astelenan, Jokin Altunak. Argazkia: EITB Media.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hurrengo asteburuan, hilaren 28an, larunbatean, eta 29an, igandean, 2023ko Lau t'erdiko Txapelketako partida erabakigarriak jokatuko dituzte, final laurdenetako ligaxkaren hirugarren eta azken jardunaldiaren barnean; izan ere, bi egun horietan Ezkurdia-Jaka eta Artola-Peña neurketak izango dira, eta bi partida horiek, ligaxkakoak izan arren, kanporaketa zuzena izango balira bezala har ditzakegu, irabazleek finalerdietarako txartela lortuko baitute, eta galtzaileak, ordea, agur esango baitio txapelketari. Gainera, hirugarren jardunaldian ez da beste partidarik izango: Jokin Altunak, sorbaldan minduta, ez du Aitor Elordiren aurka jokatuko, eta lesionatuta dagoen Iker Salaberriaren eta Peio Etxeberriaren arteko norgehiagoka ere ez da izango. Ez zegoen ezer jokoan horietan, Altuna eta Peio Etxeberria finalerdietarako sailkatuta daude eta.

Testuinguru horretan, Lau t'erdikoaren bigarren jardunaldiaren azken partidan, igandean, Jokin Altunak 22-11 menderatu zuen Jon Ander Peña, Eibarren; amezketarrak, hala, sailkatzea bermatu zuen, baina neurketa minduta amaitu zuen. Azken tantoetako batean, Altunak kolpea hartu zuen ezkerreko sorbaldan, pilota bat jaso nahirik, eta mina hartu zuen abuztuko Andre Mari Zuriaren txapelketatik minduta duen sorbaldan. Amezketarrak partida amaitu ahal izan zuen, baina argi utzi zuen ez dela kantxaratuko jokatu gabe duen neurketan, alegia, Aitor Elordiren aurkakoan.

Jardunaldiaren hasieran, ostiralean, Bilboko Deportivon, Peio Etxeberriak 22-19 hartu zuen mendean Joseba Ezkurdia, A multzoan, eta, horrenbestez, finalerdietarako sailkatu zen. Egun horretan bertan, Erik Jakak, jokatu gabe, 22-0eko emaitza izan zuen Iker Salaberria aurkari, azken horrek bertan behera utzita baitzuen Altsasun jokatu beharreko partida, eskua minduta duela. Hala, Ezkurdiak eta Jakak, larunbatean, Bermeon, hil ala biziko neurketa jokatuko dute; garailearentzako saria izango da finalerdietan izatea.

B multzoan, Altunak bermatuta du finalaurrekoa jokatu ahal izatea, eta Elordik, aldiz, ez du inolako aukerarik; hala, Iñaki Artola, larunbatean Tafallan Buruz Burukoaren txapelduna menderatuta, Jon Ander Peñarekin lehiatuko da igandean, finalerdirako txartela lortzea helburu. Aurreko egunean bezala, irabazleak aurrera egingo du, eta galtzailea, aldiz, txapelketatik at geldituko da.

Finalerdiak azaroaren 4an eta 5ean jokatuko dituzte, Gasteizen eta Eibarren; hirugarren posturako partida hilaren 12an izango da, igandez, eta 2023ko Lau t'erdikoaren final handia azaroaren 19an jokatuko dute, Bilbon.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    13 22:15 - 23:15 ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena