Euskadiko Lau t'erdiko Txapelketa 2022: Lau t'erdikoaren azken ordua - EITB Lau t'erdi

Lau eta erdikoa

21:02

Lau eta erdikoa

Final laurdenetako ligaxka

Salaberriak ez du jokatuko Jakaren aurka, eta ez du Lau t'erdikoaren finalerdietan izateko aukerarik

EITB MEDIA

Minduta du eskuineko eskua, eta horregatik geratu da bertan behera partida. Erik Jakak, hala, 22-0 irabazi du final laurdenetako ligaxkaren bigarren jardunaldian, eta aurreneko puntua eskuratu du, A multzoan. Ezkurdia menderatuz gero, Peio Etxeberria finalaurrekoetara sailkatuko da.

  • Iker Salaberria, artxiboko irudian, Promozio Lau t'erdikoa irabazita. Argazkia: EITB Media.

    Iker Salaberria, artxiboko irudian, Promozio Lau t'erdikoa irabazita. Argazkia: EITB Media.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iker Salaberriak bertan behera utzi du ostiralean Erik Jakaren aurka Altsasun jokatu behar zuen partida, Lau t'erdikoaren final laurdenetako ligaxkaren bigarren jardunaldian, eskuineko eskua minduta baitu, Aspek asteazken arratsaldean iragarri duenez. Hala, Salaberriak ez du inolako aukerarik txapelketako finalerdietarako sailkatzeko, eta Jakak, aldiz, 22-0 du neurketa irabazita; azken horrek lehen puntua lortu du ligaxkan, A multzoan. Horrez gain, Peio Etxeberria, ostiral gauean Bilboko Deportivon Joseba Ezkurdia txapelduna mendean hartuz gero, finalaurreko horietarako sailkatuko da.

Lehen jardunaldian, Salaberriak 22-9 galdu zuen Ezkurdiaren aurka, Lekunberrin, eta Jakak ere emaitza hori bera egin zuen, Sorian, Peio Etxeberria aurkari. Ostiralean jokatu behar zuten neurketa, hortaz, erabakigarria zen bi pilotarientzat, baina, azkenik, nafarrak eskuinean duen minagatik, ezingo dira nor baino nor gehiago aritu.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    13 22:15 - 23:15 ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena