Motorra
Motoziklismoa
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Toni Bou kataluniarra matematikoki txapeldun zela, Jaime Busto eta Gabriel Marcelliren arteko lehiak erakarri du arreta.
Jaime Bustoren artxiboko irudia.
Toni Bouk irabazi du larunbat honetan Iruñean jokatutako Munduko X-Trial Txapelketako azken proba, eta txapelketako bigarren postua Jaime Busto gorliztarrak eskuratu du.
Kataluniarra matematikoki txapeldun zela, Jaime Busto eta Gabriel Marcelliren arteko lehiak erakarri du arreta.
Lehen txanda Bouk eskuratu du (4 puntu), eta Jaime Busto (7) eta Benoit Bincaz (10) sailkatu dira ondoren.
Atsedenaldiaren ostean, Marcelli bikain aritu da (0 puntu) eta pilotuen mailak gora egin du. Bustok Marcelli gainditu du (0 puntu) eta bere jarraitzailearen aurretik jarri da.
Proba honetako finalean, Bincaz izan da bigarren (17 puntu), eta Busto hirugarren (20). Euskalduna azpitxapeldun bihurtu da horrela.
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:15 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa