Txapeldunen Liga
5. JARDUNALDIA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Halaber, Real Madrilek azken jardunaldira arte itxaron beharko du bere multzoko lehen postua eskuratu ahal izateko. Bestalde, Sevillak Europa Ligan izango dela ziurtatu du.
Juventuseko jokalariak Benficaren aurka galdu ondoren. Argazkia: EFE
Juventusek galdu egin du Benficaren aurka (4-3) asteartean jokatutako multzoen faseko bosgarren jardunaldian eta, hala, Txapeldunen Ligatik at geratu da Italiako taldea. Portugaldarrak, ostera, multzo bereko lehen postuaren lehian izango dira PSGrekin batera. Frantziarrek jipoi handia eman zioten Israelgo Maccabi Haifari (7-2). Beren aldetik, Chelsea, Manchester City eta Borussia Dortmundek ere hurrengo txandara sailkatzea lortu zuten, lehenengo biek, gainera, multzoburu gisa.
Hala, H multzoan ezustekoa gauzatu zen Juventusen kanporaketarekin. Italiarrek euren une txarra berretsi zuten, eta ez da 16 onenen artean egongo. Gainera, Maccabi Haifarekin Europa Ligarako txartela jokatu beharko du.
Multzo berean, Benficak hamaika puntu ditu, PSGk bezala. Frantziarrek gol zaparrada sartu zioten Maccabiri (7-2): Leo Messik eta Kylian Mbappek bina gol sartu zituzten; Neymarrek eta Carlos Solerrek, bana, eta israeldarrek beren atean sartu zuten beste bat.
Bestalde, E multzoan, Chelsea multzoko lehena da matematikoki, Austrian RB Salzburgoren aurka lortutako garaipenari esker (1-2). Multzoko beste partidan, AC Milanek 0-4 jipoitu zuen Dinamo Zagreb. Italiarrek Salzburgoren aurka izango dute jokoan hurrengo txandarako sailkapena.
F multzoan, Real Madrilek datorren asteko azken partidara arte itxaron beharko du bere multzoko lehen postua eskuratzeko gai de ikusteko; izan ere, galdu egin zuen Alemaniako RB Leipzig talde alemaniarraren aurka (3-2).
Halaber, Celticek eta Shakhtar Donetskek bana berdindu zuten, eta eskoziarrek agur esan zioten Europako ibilbideari. Ukrainako taldeak sailkatzeko itxaropenari eusten dio, eta datorren astean, etxean jokatuko du RB Leipzigen kontra.
Azkenik, G multzoan, Borussia Dortmundek eta Manchester Cityk golik gabe berdindu zuten, eta, horrenbestez, Sevilla Europako txapelketa nagusitik kanpo geratu da. Alabaina, andaluziarrek 3-0 irabazi zioten Kopenhageri etxean, eta garaipen horrek Europako Ligarako txartela ziurtatzen die.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa