21:40

Txapeldunen Liga

PARISEN

Txapeldunen Ligako finalaren hasiera ordu erdiz atzeratu behar izan dute "segurtasun arrazoiengatik"

AGENTZIAK | EITB MEDIA

UEFAk neurketa 21:36an hastea erabaki du, estadiora sartzerakoan Liverpooleko jarraitzaileek eragindako arazoak konpontzeko.

  • Mensaje sobre el retraso difundido en los marcadores del estadio.

    Mensaje sobre el retraso difundido en los marcadores del estadio. Foto: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Real Madrilek eta Liverpoolek jokatu beharreko Txapeldunen Ligako finala ordu erdi atzeratu da, Stade de France (Saint Dennis) futbol-zelaira sartzerakoan talde ingeleseko jarraitzaileak eragindako arazoen ondorioz, eta, UEFAk adierazi duenez, baita "segurtasun arrazoiengatik" ere.

Ingelesen eta madrildarren arteko partida 21:00etan hastekoa bazen ere, 21:15etara atzeratu da hasiera batean. Hala ere, gerora, 21:36etan hastea erabaki du UEFAk, Liverpooleko jarraitzaileek estadiora sartzeko zituzten arazoak konpondu ahal izateko.

Zaleak sarrerarik gabe

Sarrerarik gabeko ehunka zale sartu dira bultzaka Saint Dennis zelaira, segurtasun neurriak gainditzeko asmoz. Irudi horrek gogora ekarri du iaz Eurokopan bizitakoa; izan ere, orduko hartan ehun bat lagunek Wembleyko elbarrientzako sarbideetan sartzea lortu zuten, UEFAk inoiz jasan duen antolakuntza-kaos handienean. Egoera hori 90 atxiloturekin amaitu zen, baina horrek ez zuen eragin Italiaren eta Ingalaterraren arteko finala atzeratzerik.

Oraingoan, ordea egoera okerragoa izan da: partidara ikustera zihoazen milaka zalek Saint Denniseko ilaretan bi ordu baino gehiago zain egon behar izan dute, estadiotik hurbilen dagoen metroan pertsonen tapoiak eragin dira, eta, gainera, hainbat pertsonak hesiak saltatu dituzte eta segurtasuneko langileei eraso diete estadiora sartu ahal izateko.

UEFAren oharra

UEFAk komunikatu bat igorri du azaltzeko partidak ordu erdi baino gehiagoko atzerapena izan duela Liverpooleko jarraitzaileen gunean sarrerarik gabe joan ziren milaka zalek tornuetan eragindako ilaren ondorioz.

"Partidaren atarian, Liverpooleko hondoko tornuak blokeatuta geratu dira milaka zalerengatik, tornuetan funtzionatzen ez zuten sarrera faltsuak zituztelako", dio aipatutako komunikatuak.

UEFAk azaldu duenez, zaleen pilaketa horrek 21:00etarako aurreikusitako finala atzeratzera behartu du, baita poliziaren esku-hartzea ere. "Honek zale pilaketa eragin du, sartzen saiatzen ari zirenak. Ondorioz, partidaren hasiera 35 minutu atzeratu da benetako sarrerak zituzten ahalik eta zale gehienei sartzen uzteko".

"Estadiotik kanpo zeuden pertsonen kopuruak gora egiten jarraitzen zuenez, poliziak gas negar-eragilearekin sakabanatu eta estadiotik irtetera behartu ditu. UEFAk elkartasuna adierazten die gertaera horiek jasan dituztenei, eta berehala berrikusiko ditu gai horiek, Frantziako poliziarekin eta agintariekin batera, baita Frantziako Futbol Federazioarekin ere", esanez amaitu du oharrak.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena