16:48

Txapeldunen Liga

Finalerdiak

Manchester City vs Real Madril, gaur, Etihad Stadium futbol-zelaian

EITB Media

Guardiolaren eta Ancelottiren taldeek Txapeldunen Ligako finalerdietako joaneko partida jokatuko dute.

  • Manchester City vs Real Madril. Argazkia: EFE

    Manchester City vs Real Madril. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Txapeldunen Ligako finalerdietako lehen partida jokatuko da gaur.

Manchesterreko Etihad Stadium futbol-zelaian Cityk eta Real Madrilek neurtuko dituzte indarrak gaueko 21:00etan.

Carlo Ancelottik David Alavaren eta Casemiroren zalantzak ditu. Erdilariak zailago du hasierako hamaikakoan egotea Luka Modric eta Toni Kroosekin batera. Defentsak jokatzen ez badu Nacho aterako da hasieratik Eder Militaoren ondoan. Aurrealdean 12 gol egin dituen Karim Benzema eta Vinicius egongo dira.

Pep Guardiolak, Atletico Madril kanporatu eta gero, Parisen maiatzaren 28an jokatuko den finalean izan nahi du eta horretarako lehen partidan gauzak ondo egin beharko ditu Premer Leagueko taldeak.

Cityk bere luxuzko hamaikakoa zelairatuko du.

FITXA TEKNIKOA

MANCHESTER CITY: Ederson; Walker, Ruben Dias, Laporte, Zinchenko; De Bruyne, Rodri, Bernardo Silva; Gabriel Jesus, Foden eta Sterling.

REAL MADRIL: Courtois; Carvajal, Militao, Alaba, Mendy; Valverde, Camavinga, Kroos, Modric; Valverde, Benzema eta Vinicius.

Epailea: Istvan Kovacs.

Futbol-zelaia: Etihad Stadium.

Ordua: 21:00.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    10 22:15 - 01:10 PILOTA | Binakako Txapelketa: Elordi-Zabaleta vs. P.Etxeberria-Rezusta
    Tourra 2020 Webgune berezia Tourra 2020
    Euskal Selekzioak Euskal selekzioak irabazi egin dio Korsikari,… Euskal Selekzioak
    Emakumeen Kirola Partidak zuzenean, bideoak, kronikak... Emakumeen Kirola
    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena