23:18

Txapeldunen Liga

Final-zortzirenak (itzulikoak)

Atletico Madril eta Benfica, final-laurdenetara; Manchester United eta Ajax, kanporatuta

EITB Media

Madrilgo taldeak mendean hartu du United (0-1) Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako itzulikoan, eta joanekoa berdinduta (1-1) amaitu zutenez, aurrera egin du. Lisboako taldeak ere egin du aurrera, 0-1 irabazi baitio Ajaxi, joanekoa 2-2 amaitu ondoren.

  • Atletico Madril

    Atletico Madrileko jokalariak, Lodik Manchester Unitedi sartu dion gola ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Atletico Madril eta Benfica Txapeldunen Ligako final-laurdenetara sailkatu dira astearte honetan (martxoak 15), final-zortzirenetan Manchester United eta Ajax hurrenez hurren mendean hartuta.

Old Trafforden (Manchester) Atletico Madrilek 0-1 irabazi dio Manchester Unitedi itzuliko partida; ondorioz, talde koltxoneroak final-laurdenetarako txartela lortu du, joanekoa berdinketarekin (1-1) amaitu baitzen. Norgehiagoka parekatua izan da. Manchester United izan da baloiaren jabe, abaguneak izan ditu, baina Oblak atezainak saihestu ditu aurkariaren golak, neurketa bikaina jokatuta. Atleticok ondo ekin dio lehiari, eta azken txanpan atzean sartuta egon da. Lodik sartu du norgehiagokako gol bakarra (0-1), 41. minutuan.

Johan Cruyff estadioan (Amsterdam), Benficak 0-1 menderatu du Ajax. Final-zortzirenetako joaneko neurketa berdinduta (2-2) amaitu zen; beraz, Lisboako taldeak egin du aurrera txapelketan, eta Herbehereetakoak kanporatuta geratu dira. Ajax jaun eta jabe izan da lehen zatian, abagune argiak izan ditu, baina jokalariak ez dira fin ibili aurkariaren ate aurrean. Amsterdamgo taldeak ondo ekin dio bigarren zatiari, baina minutuak aurrera joan ahala bizitasuna galtzen hasi da. Benfica ondo ibili da defentsako lanean, eta aurkariaren atera egin duen jaurtiketa bakarrean gola sartu du Darwin Nuñezek (0-1, 77. min). Ajax markagailua iraultzen saiatu da azken minutuetan, baina Benficak ondo eutsi dio.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    10 22:15 - 01:10 PILOTA | Binakako Txapelketa: Elordi-Zabaleta vs. P.Etxeberria-Rezusta
    Tourra 2020 Webgune berezia Tourra 2020
    Euskal Selekzioak Euskal selekzioak irabazi egin dio Korsikari,… Euskal Selekzioak
    Emakumeen Kirola Partidak zuzenean, bideoak, kronikak... Emakumeen Kirola
    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena