00:27

Txapeldunen Liga

Final-zortzirenak (itzulikoak)

Bayern Munich eta Liverpool Txapeldunen Ligako final-laurdenetara sailkatu dira

EITB Media

Alemaniako taldeak 7-1eko emaitzarekin irabazi du Salzburgoren aurka jokatu duen final-zortzirenetako itzuliko partida; joanekoa bana berdinduta amaitu zen. Ingalaterrako taldeak Inter Milanen aurka galdu du (0-1), baina sailkapena lortu du joaneko partida 0-2 irabazi zuelako.

  • Bayern Munich

    Bayern Municheko jokalari Salzburgoren aurka lortu duten garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bayern Munich eta Liverpool Txapeldunen Ligako final-laurdenetara sailkatu dira astearte honetan (martxoak 8), final-zortzirenetan Salzburgo eta Inter Milan kanporatuta, hurrenez hurren.

Bayernek erakustaldia eman du Salzburgori 7-1 irabazita. Joaneko neurketa 1-1 amaitu zen, eta gogotik sufritu zuen Alemaniako taldeak. Hala ere, itzulikoan ez du gupidarik izan aurkariarekin. Lewandowskik sartu ditu Bayern Munichen lehen hiru golak; estreinako biak penaltiz, eta hirugarrena atezainari presioa egin eta aldentzera zihoanean hanka sartuta. Atsedenaldira iritsi aurretik, Gnabryk jarri du 4-0ekoa markagailuan. Müllerrek sartu du Bayernen bosgarrena (5-0), 70. minutuan. Kjaergaarden golak 5-1ekoa jarri du. Müllerek beste gol bat sartu du (6-1), eta Sanek biribildu du Alemaniako taldearen festa (7-1).

Bestalde, Anfielden Liverpoolek galdu egin du Inter Milanen aurka (0-1); hala ere, Ingalaterrako taldeak egin du aurrera, joaneko norgehiagoka 0-2 irabazi baitzuen. Liverpoolek izan ditu abagune onenak, baina Jurgen Kloppek zuzentzen duen taldea ez da fin ibili aurkariaren ate aurrean. Interrek esperantza izan du Lautaro Martinezek 62. minutuan gola sartu ostean, baina ia jarraian Alexis Sanchez egotzi du Mateu Lahoz epaileak, txiletarrari bigarren txartel horia aterata, eta Inter aukerarik gabe geratu da.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena