Txapeldunen Liga
TXAPELDUNEN LIGA
A. B. E. | EITB Media
Paris Saint-Germainek 1-0 garaitu du Real Madril Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako joaneko partidan. Manchester City, berriz, aise nagusitu zaio Sporting Lisboari (0-5).
Kylian Mbappe PSGko jokalaria, REal Madrili sartu dion gola ospatzen. Argazkia: EFE
Astearte honetan, otsailak 15, Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako joaneko bi partida jokatu dira. PSGk 1-0 hartu du mendean Real Madril, eta Manchester City aise nagusitu zaio Sporting Lisboari (0-5).
Begirada guztiak Parisko Printzeen Parkean jarrita zeuden, bertan Paris Saint-Germain eta Real Madril aritu baitira nor baino nor gehiago. PSG nagusi izan da, eta aurkariak baino abagune gehiago izan ditu, baina kosta egin zaio gola sartzea. Neurketako 60. minutuan, Carvajalek penalti argia egin dio Mbapperi; Messik jaurti du penaltia, eta Courtois atezainak gelditu egin du argentinarraren jaurtiketa. Kylian Mbappe izan da partidako jokalari onena, zalantzarik gabe, eta aurrelari frantziarrak 93. minutuan sartu duen golak eman dio garaipena PSGri. Bi talde hauek bi aste barru jokatuko dute itzuliko norgehiagoka Santiago Bernabeun.
Bestalde, Manchester Cityk erabakita utzi du Sporting Lisboaren aurkako kanporaketa, Lisboan 0-5 irabazita. Mahrezek sartu du lehen gola (0-1) 7. minutuan; hamar minutu geroago, Bernardo Silvak 0-2koa jarri du markagailuan; Fodenek sartu du Cityren hirugarren gola (0-3), 32. minutuan; eta Bernardo Silvak 0-4koa egin du atsedenaldira iritsi aurretik. Sterlingek 59. minutuan sartu duen golak (0-5) biribildu du Josep Guardiolak zuzentzen duen taldearen garaipena.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa