Txapeldunen Liga
1/8
EITB MEDIA
UEFAk zozketa errepikatu behar izan du. Vila-realen aurkaria ateratzeko momentuan zazpi aukera zeuden eta sei egon behar ziren.
Leo Messi eta Neymar, PSGko jokalariak. Argazkia: EFE
Astelehen honetan Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako zozketa egin da goizean Nyonen (Suitza), baina irregulartasunak tarteko errepikatu egin da zozketa.
Vila-realen aurkaria ateratzeko momentuan zazpi aukera zeuden eta sei egon behar ziren. UEFAk zozketa errepikatu du arratsaldeko 15:00etan.
Bigarren zozketa horretan izen hadiko kanporaketak atera dira, esate baterako, PSG - Real Madril, Atletico - Manchester United eta Inter - Liverpool.
Joaneko partidak otsailean jokatuko dira (15ean, 16an, 22an eta 23an) eta bueltakoak martxoan (8an, 9an, 15ean eta 16an). Partida guztiak iluntzeko 21:00etan jokatuko dira.
FINAL-ZORTZIRENAKO ZOZKETA (ona)
Salzburgo - Bayern Munich
Sporting Lisboa - Manchester City
Benfica - Ajax
Chelsea - Lille
Atletico - Manchester United
PSG - Real Madril
Villa-real - Juventus
Inter Milan - Liverpool
FINAL-ZORTZIRENAKO ZOZKETA (ez du balio)
Benfica - Real Madril
Vila-real - Manchester City
Atletico Madril - Bayern Munich
PSG - Manchester United
Chelsea - Lille
Salzburgo - Liverpool
Inter Milan - Ajax
Sporting de Lisboa - Juventus
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa