Txapeldunen Liga
Semifinales (ida)
A. B. E. | EITB Media
Bi talde hauek jokatu duten Txapeldunen Ligako finalerdietako joaneko partida bana (1-1) berdinduta amaitu da. Pulisicek sartu du partidako lehen gola eta Benzemak jarri du banakoa markagailuan.
Benzema (Real Madril), Rüdigerrekin (Chelsea) lehian. Argazkia: EFE
Real Madrilek eta Chelseak bana (1-1) berdindu dute astearte honetan jokatu den Txapeldunen Ligako finalerdietako joaneko partidan. Ingalaterrako taldeak abantaila du momentuz kanporaketan, berdinketaren kasuan etxetik kanpo sartutako golak balio bikoitza baitu. Itzuliko norgehiagoka maiatzaren 5ean jokatuko da Stamford Bridgen (Londres).
Erritmo bizia jarri dio neurketari Chelseak hasieratik, eta golak sartzeko abagune argiak izan ditu. Thomas Tüchelek zuzentzen duen taldeak gola sartu du 14. minutuan Pulisicen bidez (0-1). Nagusi izan da Chelsea lehen zatian, baina Real Madrilek lanean jarraitu, eta Karim Benzemak banakoa (1-1) jarri du markagailuan.
Bigarren zatian lehenengoan baino hobeto jokatu du, baina azken 45 minutuak parekatuak izan dira. Azken txanpan, Madrilgo taldeak erasora jo du garaipenaren bila, baina ezin izan du aurkariaren atea zulatu.
Fitxa teknikoa:
1 - Real Madril: Courtois; Carvajal (Odriozola, 77. min), Militao, Varane, Nacho, Marcelo (Marco Asensio, 77. min); Casemiro, Kroos, Modric; Vinicius (Hazard, 65. min) eta Benzema (Rodrygo, 92. min).
1 - Chelsea: Mendy; Azpilicueta (James, 66. min), Christensen, Thiago Silva, Rudiger, Chilwell; Kante, Jorginho; Mount, Pulisic (Ziyech, 66. min) eta Werner (Havertz, 66. min).
Golak: 0-1, 14. min: Pulisic. 1-1, 29. min: Benzema.
Epailea: Danny Makkelie (HOL). Txartel horiak atera dizkie Vinicius (27), Kroos (60), Marcelo (65), Varane (78) eta Odriozola (89) Real Madrileko futbolariei, baita Pulisic (38) Chelseako jokalariari.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa