Txapeldunen Liga
Joaneko partidak
A. B. | EITB Media
Espainiako taldeak 0-1eko emaitzarekin lortu du garaipena Atalantaren aurka joaneko partidan, eta Ingalaterrako taldeak 0-2ko emaitzarekin mendean hartu du Borussia Mönchengladbach.
Real Madrileko jokalariak Mendyk Atalantari sartu dion gola ospatzen. Argazkia: EFE
Real Madrilek eta Manchester Cityk Txapeldunen Ligako final-laurdenetan egoteko aurrerapausoa eman dute asteazken honetan, final-zortzirenetako joaneko partidetan garaipenak lortu baitituzte.
Bergamon (Italia), Real Madrilek irabazi egin dio Atalantari (0-1). Neurketako 17. minutuan talde italiarra jokalari bat gutxiagorekin geratu du Freulerrek txartel gorria ikusi baitu Mendyri egin dio falta batengatik; frantziarra Atalantaren aterantz joan da, Freulerrek falta egin dio, eta etxeko taldea hamar jokalarirekin geratu da berdegunean. Ordutik aurrera jaun eta jabe izan da Real Madril. Zinedine Zidanek zuzentzen duen taldeak abaguneak izan ditu; baina, argienetan Casemirok eta Viniciusek ez dute asmatu. Real Madrilen nagusitasunak saria jaso du 87. minutuan Mendyk sartu duen golarekin (0-1). Area kanpotik jaurtiketa bikaina egin du Mendyk, eta garaipena eman dio talde espainiarrari.
Bestalde, Budapesteko (Hungaria) Puskas Arena estadioan, Manchester Cityk garaipena lortu du Borussia Mönchengladbachen aurka (0-2). Josep Guardiolak zuzentzen duen taldea nagusi izan da hasieratik amaieraraino. Norgehiagokako lehen gola Bernardo Silvak sartu du (0-1), 29. minutuan. Bigarren gola Gabriel Jesusek egin du (0-2), 69. minutuan.
Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako joaneko partiden emaitzak.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:50 - 12:15 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:20 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa