Txapeldunen Liga
2. jardunaldia
Erredakzioa
Bayern Munichek garaipena lortu du Lokomotiven aurka (1-2), Liverpoolek irabazi egin do Midtjylandi (2-0) eta Real Madrilek bina berdindu du Borussia Mönchengladbachekin (2-2).
Liverpooleko jokalariak Midtjylanden aurka lortutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE
Astearte honetan jokatu dira 2020-2021 denboraldiko Txapeldunen Ligako multzoen faseko bigarren jardunaldiko partida batzuk, konkretuki, A, B, C eta D multzoetako taldeenak.
Bayern Munichek eta Liverpoolek ez dute kale egin. Bayernek 1-2ko emaitzarekin irabazi dio Lokomotiv Moskuri, eta Liverpoolek garaipena lortu du Midtjylanden kontra. Bayernen multzoan, Atletico Madrilek 3-2ko emaitzarekin irabazi dio Salzburgi.
Bestalde, Real Madrilek bina berdindu du Borussia Mönchengladbachen aurka (2-2). Multzoko beste partidan Shakhtar Donetskek eta Inter Milanek golik gabe berdindu dute (0-0).
2. jardunaldiko emaitzak:
A multzoa
Lokomotiv Mosku-Bayern Munich (1-2)
Atletico Madril - RB Salzburg (3-2)
B multzoa
Borussia Mönchengladbach-Real Madril (2-2)
Shakhtar Donetsk-Inter Milan (0-0)
C multzoa
Porto-Olympiacos (2-0)
Olympique Marsella-Manchester City (0-3)
D multzoa
Liverpool-Midtjyland (2-0)
Atalanta-Ajax (2-2)
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa