Txapeldunen Liga
Zozketa
Erredakzioa
Bartzelonak Tottenham, PSV eta Inter izango ditu aurkari; Valentziak, United, Juventus eta Young Boys; Real Madrilen aurkariak Erroma, CSKA eta Pilsen dira; Atleticorenak, Dortmund, Monako eta Brugge.
UEFA Champions League
Ostegun honetan egin da 2018-2019 denboraldiko Txapeldunen Ligako multzoen fasearen zozketa. Azken hiru urteetan jarraian txapeldun izan den Real Madrilek defendatuko du titulua.
Bartzelonari eta Valentziari multzo zailak egokitu zaizkie. Bartzelona B multzoan egongo da, eta Tottenham, PSV Eindhoven eta Inter izango ditu aurkari. Valentzia, aldiz, H multzoan egongo da, Juventus, Manchester United eta Young Boys taldeekin.
Real Madrilek eta Atletico Madrilek zorte hobea izan dute. Txapelduna G multzoan egongo da, CSKA Mosku, Erroma eta Viktoria Pilsen taldeekin, eta Atletico Madril, A multzoan, Borussia Dortmund, Monako eta Brugge taldeekin.
C multzoa da zailenetakoa, PSG, Napoli, Liverpool eta Izar Gorria baitaude bertan. D multzoa, aldiz, ahulena ustez, Lokomotiv Mosku, Porto, Schalke 04 eta Galatasaray taldeek osatzen dute.
MULTZOEN FASEA:
A MULTZOA:
Atletico Madril, Borussia Dortmund, Monako, Brugge
B MULTZOA:
Bartzelona, Tottenham, PSV Eindhoven, Inter
C MULTZOA:
PSG, Napoli, Liverpool, Izar Gorria
D MULTZOA:
Lokomotiv, Porto, Schlake 04, Galatasaray
E MULTZOA:
Bayern Munich, Benfica, Ajax, AEK
F MULTZOA:
Manchester City, Shakhtar Donetsk, Olympique Lyon, Hoffenheim
G MULTZOA:
Real Madril, Erroma, CSKA, Viktoria Pilsen
H MULTZOA:
Juventus, Manchester United, Valentzia, Young Boys
Hurrengo zuzenekoak
23 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | ETB KANTXA: Jaka-Iztueta vs Zabala-Rezusta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa