Txapeldunen Liga
Final-laurdenetako itzulikoak
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Cristiano Ronaldok penaltiz sartutako gol batek eman dio sailkapena talde zuriari kanporaketa berdintzea lortu duen Juventusen aurka. Bayernek, bere aldetik, arazorik gabe igaro du kanporaketa (0-0).
Cristiano Ronaldok penaltiz sartutako go batek eman dio sailkapena Real Madrili. Argazkia: EFE
Real Madrilek joaneko partidan Turinen lortu zuen emaitza (0-3) baliatu du Txapeldunen Ligako finalerdiak zortzigarren aldiz jarraian jokatzeko txartela erdiesteko. Izan ere, asteazken honetan galdu egin du (1-3) Bernabeun Juventusen aurka lehiatutako partida, eta txapelketatik at geratzeko zorian egon da. Alabaina, Cristiano Ronaldok penalti puntutik luzapenean sartutako golak sailkapena eman die madrildarrei.
Epaileak Lucas Vazquezi area barruan falta egin diotela adierazi du, eta portugaldarrak Bernabeuko harmailetara aldi berean poza eta lasaitasuna eraman dituen gola sartu du. Horren aurretik, Juventus gailendu zaio hasieratik bertatik, bigarren minuturako aurretik jarri baitira italiarrak Mandzukicen bidez. Gerora, kroaziarrak beste gol bat egin du, baita Matuidik ere (azken horrek Keylor Navasen huts nabarmen bat aprobetxatuta), eta neurketa amaitzear zela kanporaketa berdinduta heldu da, baina azken Real Madrilek kanporaketa poltsikoratu ahal izan du.
Cristiano Ronaldo finalerdietarako txartela eman dien gola ospatzen. Argazkia: EFE
Fitxa teknikoa:
Real Madril 1: Keylor Navas; Carvajal, Varane, Vallejo, Marcelo; Kroos, Casemiro (Asensio, 46. min), Modric (Kovacic, 75. min), Isco; Bale (Lucas Vázquez, 46. min) eta Ronaldo.
Juventus 3: Buffon; De Sciglio (Lichtsteiner, 17. min), Benatia, Chiellini, Alex Sandro; Khedira, Pjanic, Matuidi; Douglas Costa, Higuaín(Szcesny, 96. min) eta Mandzukic.
Golak: 0-1, 2. min: Mandzukic; 0-2, 37. min: Mandzukic; 0-3, 61. min: Matuidi; 1-3, 97. min: Cristiano Ronaldo (penaltiz).
Epailea: Michael Oliver (Ingalaterra). Txartel horiak: Carvajal, Marcelo eta Vallejo (Real Madril); Pjanic, Mandzukic, Lichtsteiner, Álex Sandro, Matuidi eta Benatia (Juventus). Txartel gorriak: Buffoni txartel gorri zuzena atera dio (93. min).
Bayern, ezustekorik gabe
Jardunaldiko beste neurketan, Bayern Munichek hutsean (0-0) berdindu du Sevillarekin, eta, hartara, joaneko partidako 1-2koarekin Txapeldunen Ligako finalerdiak jokatuko ditu beste behin.
Alemaniarrek ondo kontrolatu dute oso orekatua eta aukera gutxikoa izan den norgehiagoka. Etxekoen aldetik Riberyik izan du abagune argiena lehen zatian. Bigarren zatian, berriz, Correa sevillarrak langara bidali du burukada bat. Dena dela, Sevillari eraginkortasun gehiago falta izan zio Bayern arazoetan sartu ahal izateko.
Bayerneko jokalariak elkar besarkatuta.. Argazkia: EFE
Fitxa teknikoa:
Bayern Munich 0: Ulreich; Kimmich, Boateng, Hummels, Rafinha (Sule, 86. min); Javi Martínez, James Rodríguez; Robben, Müller, Ribery; Lewandowski (Wagner, 77. min).
Sevilla 0: David Soria; Jesús Navas, Mercado, Lenglet, Escudero; Nzonzi, Éver Banega; Sarabia, Franco Vázquez (Nolito, 80. min), Correa; Ben Yedder (Muriel, 65. min).
Epailea: William Collum (Eskozia). Txartel horiak: Wagner (Bayern); Mercado, Nzonzi eta Banega (Sevilla). Txartel gorriak: Epaileak txartel gorri zuzenarekin kanporatu du Correa sevillarra.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa