23:34

Txapeldunen Liga

Bosgarren jardunaldia

Real Madril eta Besiktas, final-zortzirenetara

Erredakzioa

Zuriek APOEL jipoitu dute (0-6) Nikosian; Besiktasek, berriz, nahikoa izan du etxean berdintzearekin Portoren aurka (1-1).

  • Real Madrileko jokalariak sartutako sei goletako bat ospatzen. Argazkia: EFE

    Real Madrileko jokalariak sartutako sei goletako bat ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Real Madril eta Besiktasek Txapeldunen Ligako multzoen faseko bosgarren jardunaldia aprobetxatu dute final-zortzirenetarako txartela eskuratzeko; beste talde batzuek, ordea, erabaki gabe dute oraindik euren sailkapena. Horixe da, hain zuzen ere, astearte honetan hiruna berdindu duten Sevillaren eta Liverpoolen kasua.

Eduardo Berizzok zuzentzen duen talde andaluziarrak azkan minutuan erdietsi du berdinketa, hiru gol azpitik joan ostean. Modu horretan, gainera, Liverpool sailka zedila eragotzi du, eta Erresuma Batukoek azken jardunaldiari itxaron beharko diote txartela lortzeko. Gaurko aukera alperrik galdu duten Shakhtar Donetsk eta Portok ere gauza bera egin beharko dute, azken jardunaldiaren zain egon.

Horrenbestez, Real Madrilek eta Besiktasek aurreko jardunaldian sailkapena lortu zuten PSG, Bayern Munich, Manchester City eta Tottenhamekin bat egin dute.

E MULTZOA

Spartak Mosku 1-1 Maribor
[Ze Luis (82') | Jasmin Mesanovic (90')]

Sevilla 3–3 Liverpool
[Ben Yedder (51', 60'), Pizarro (93') | Firmino (2', 30'), Mané (22')]

F MULTZOA

Napoles 3-0 Shakhtar Donetsk
[Insigne (56'), Zielinski (81'), Mertens (83')]

Manchester City 1–0 Feyenoord
[Sterling (88')]

G MULTZOA

Besiktas 1–1 Porto
[Anderson Talisca (41') | Felipe (29')]

Mónaco 1–4 Leipzig
[Falcao (43') | Jemerson (6', bere atean), Werner (9', 31'), Keita (45')]

H MULTZOA

APOEL 0–6 Real Madril
[Modric (23'), Benzema (39', 45'), Nacho (41'),Cristiano Ronaldo (49', 54')]

Borussia Dortmund 1-2 Tottenham
[Aubameyang (31') | Kane (49'), Son Heung-Min (76')]

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    18 13:10 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Hamalaugarren etapa
    18 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Laso vs Zabala
    18 18:30 - 21:45 ERREGINA KOPAKO FINALA | Bartzelona vs Real Sociedad

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena