20:00

Txapeldunen Liga

5. jardunaldia, asteartea

Real Madril, Shakthar, Besiktas eta Liverpool, sailkatzeko urrats baten faltan

ERREDAKZIOA

Astearte honetan jokatuko dira Txapeldunen Ligako E, F, G eta H multzoetako bosgarren jardunaldiari dagozkion partidak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Txapeldunen Ligako bosgarren jardunaldiak hainbat talderi hurrengo fasera sailkatzeko aukera eskainiko die multzoen fasea amaitu baino jardunaldi bat lehenago.

Horrela, eta astearte honetan jokatuko diren E, F, G eta H multzoetako norgehiagokak aintzat hartuta, E Multzoan Sevilla eta Liverpool aurrez aurre arituko dira Sanchez Pizjuan zelaian, final-zortzirenetarako bidean behin betiko urratsa emateko asmoz. Etxekoen kasuan, hala gertatuko litzateke, irabaziz gero.

Gainera, aukerak argitzeko, andaluziarren eta ingelesen arteko lehia Spartak-Maribor partida bukatuta dagoela jokatuko dute. Hartara, errusiarrek etxean galduko balute, Liverpooli nahikoa luke berdinketa batekin hurrengo fasera sailkatzeko.

F Multzoari dagokionez, dagoeneko sailkatuta dagoen Manchester Cityk oraindik punturik lortu ez duen Feyenoord izango du bisitari. Guardiolak zuzentzen duen taldearen xedea multzoko lehen postua eskuratzea izango da, eta eurena izango dute herbeheretarrak azpiratzen baditu eta bigarren postuan dagoen Shakhtarrek Italian, Napolesen aurka irabazten ez badu. Bere aldetik, ukrainarrek berdinketa bat behar dute final-zortzirenetan egoteko. Napoles, berriz, ez dago akats gehiagorik egiteko egoeran: gelditzen zaizkion neurketa biak irabazi beharrean dago, eta Shakhtarrek biak galdu ditzala.

G Multzoan, Besiktas sailkapena erdiesteko zorian dago; izan ere, lortu egingo luke Portorekin berdinduko balu. Horrez gain, porrot batek ere balio izan liezaioke, baldin eta Leipzigek ez duen Monakon irabazten.

Portok ere bere helburua lor dezake, baina, horretarako, Istanbulen irabazi behar du

Azkenik, H Multzoan, Real Madril sailkatu egingo litzateke APOEL Nikosian menderatuko balu. Berdinketak ere sailkapena aitor liezaioke, baina hala gerta dadin Dortmundek ez dio Tottenhami irabazi behar.

Borussiak oraindik baditu hurrengo fasera sailkatzeko aukera matematikoak; alabaina, Londreseko taldea azpiratu behar du eta Madril ez da hiru puntuekin itzuli behar Txipretik.

ASTEARTEKO PARTIDAK:

E Multzoa

Spartak Mosku – Maribor, 18:00etan
Sevilla – Liverpool, 20:45ean

F Multzoa

Napoles - Shakhtar Donetsk, 20:45ean
Manchester City – Feyenoord, 20:45ean

G Multzoa

Besiktas – Porto, 18:00etan
Monako – Leipzig, 20:45ean

H Multzoa

APOEL - Real Madril, 20:45ean
Borussia Dortmund –Tottenham, 20:45ean

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena