12:16

Reala

Berritzea

Jon Pachecok 2030era arte berritu du Realarekin

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Erdiko atzelari nafarra talde txuri-urdinaren etorkizuneko jokalarietako bat da, eta, hartara, Realak iraupen luzeko kontratua egin dio.

  • Jon Pacheco, Jokin Aperribayrekin batera. Argazkia: Real Sociedad

    Jon Pacheco, Jokin Aperribayrekin batera. Argazkia: Real Sociedad

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jon Pacheco erdiko atzelariak eta Realak elkarren arteko lotura berritu dute 2030eko ekainaren 30era arte.

Jokalari nafarra (Elizondo) talde txuri-urdinaren etorkizuneko jokalarietako bat da, eta, beraz, Realak iraupen luzeko kontratu baten aldeko apustua egin du.

Horrela, Orri Oskarsson, Ander Barrenetxea, Sergio Gomez, Javi Lopez, Beñat Turrientes eta Jon Martin taldekideekin bat egin du, Realarekin kontratu luzeenak dituzten jokalari gisa.

Pacheco iazko udan txapeldun olinpikoa izan zen Espainiarekin, eta denboraldi honetan 13 partida jokatu ditu lehiaketa guztien artean Realarekin. Gainera, erdiko atzelari nafarrak gol bat sartu eta asistentzia bat banatu du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena