Reala
Errege Kopa
EITB MEDIA
Horrenbestez, ukatu egin dute Gipuzkoako klubak eskatutako kautelazko neurria; Realaren nahia zen Errege Kopako lehen kanporaketako neurketa beste egun batean jokatzea.
Kanporaketa ostegunean jokatuko dute, 21:00etan. Argazkia: EFE.
2024-25 denboraldiko Errege Kopako lehen kanporaketako Jove Español-Reala partida ostegunean jokatuko dute, hilaren 21ean, 21:00etan, Gipuzkoako klubak asteartean baieztatu duenez. Realak X sare sozialaren bidez iragarri du "Lehen Instantziako Madrilgo 71. Epaitegiak" adostu duela "ukatzea Realak eskatutako kautelazko neurria", alegia, neurketa bertan behera utzi eta beste data batean jokatzea.
Hortaz, urriaren 31n jokatzekoa zen baina GOIDIaren ondorioz atzeratutako Jove Español-Reala norgehiagoka ostegunean jokatuko dute, 21:00etan, Alacanteko Rico Perez futbol zelaian.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa