Reala
Jove Españolen aurka
Agentziak | EITB MEDIA
Azaroaren 21ean jokatzeko aurreikusita dagoen "partida bertan behera uzteko kautelazko neurria" eskatu du talde txuri-urdinak.
Realeko jokalariak. Argazkia: Efe.
Realak demanda bat jarri du Madrilgo epaitegi batean, Jove Español Alacanteko taldearen aurkako Errege Kopako partida bertan behera uztea eskatzeko. Alacantekoen aurkako Kopako partida atzeratu egin zuten Valentziako uholdeen ondorioz, eta ostegunean, azaroaren 21ean, 21:00etan jokatzea aurreikusita dago, José Rico Pérez futbol-zelaian.
Donostiako taldeak demanda jartzea erabaki du, Espainiako Futbol Federazioko Bigarren Instantziako Batzorde Nazionalak partida horren data aldatzeko errekurtsoa atzera bota ostean.
Realak data aldatzea eskatu zuen Kopako partida nazioarteko geldialdiko astean jokatzea saihesteko, egun horietan nazioartean aritzen diren 14 jokalari izango baititu faltan, eta handik hiru egunera San Mamesen euskal derbia jokatu beharko duelako.
Hori guztia kontuan izanda, Gipuzkoako taldeak demanda aurkeztu du Madrilgo lehen instantziako epaitegi batean, Espainiako Futbol Federazioko Batzorde Nazionalaren ebazpena inpugnatzeko.
Realak "partida bertan behera uzteko kautelazko neurria" eskatu du, klubak berak ohar ofizial baten bidez jakinarazi duenez.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa