23:05

Reala

Europa Liga

Zorte txarrak eta punteria faltak Realaren porrota eragin du Viktoria Pilsenen aurka (2-1)

I. G. | EITB MEDIA

Une oro nagusi izan den arren, Gipuzkoako taldea galtzen hasi da, Aduren golaren ondorioz. Hala ere, Oskarssonek parekatu du markagailua. Azken minutuan, baina, Vasulinen desbideratze batek Remiroren ate barruan bukatu du.

  • Realeko jokalariak, aurkariaren gol baten ostean. Argazkia: EFE.

    Realeko jokalariak, aurkariaren gol baten ostean. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak 2-1 galdu du Viktoria Pilsenen aurka ostegun honetan Txekian jokatu duen Europa Ligako laugarren jardunaldiko partida. Une oro nagusi izan den arren, Gipuzkoako taldea galtzen hasi da Aduren golaren ondorioz. Hala ere, Oskarssonek parekatu du markagailua. Azken minutuan, baina, Vasulinen desbideratze batek Remiroren ate barruan bukatu du.

Txuri-urdinek indartsu ekin diote neurketari, eta azkar iritsi dira aurkariaren areara, Gomez, Kubo eta Oskarssonen hurbilketekin. Oyarzabalek ere gertu izan du gola jaurtiketa gurutzatu batekin. Hala ere, etxeko taldea izan da lehen abagunean gola sartu duena. Viktoria Pilsenen kontraeraso batean, baloia Aduren oinetara heldu da, eta Remiro ezustean harrapatu du, zutoin motzera egindako jaurtiketa itxi batekin (1-0).

Galtzen hasi arren, Realak intentsitate berarekin jokatzen jarraitu du, aurkaria bere arean sartuta. Txuri-urdinek arriskua sortzen jarraitu dute, batez ere hegaletatik, eta jokaldi horietako batean iritsi da berdinketaren gola. Oyarzabalek maisuki egin dio ihes bere defendatzaileari, eta erdiraketa ona egin du. Oskarssonek buruz harrapatu du baloia sarera bidaltzeko (1-1).

Euskal taldeak erasotzen eta baloiaren jabe izaten jarraitu du lehen zati osoan zehar, baina ez du sortutakoaren saririk lortu, eta berdinduta joan da atsedenaldira.

Bigarren zatia Oyarzabal kapitainaren beste abagune on batekin hasi da, Sucicen jokaldi bikain baten ostean, baina jaurtiketa gora atera zaio. Partidaren jabe izaten jarraitu arren, Realak beste bultzada bat behar zuen, eta Imanolek Becker, Brais eta Elustondo zelairatu ditu.

Txuri-urdinen ahaleginak amaierara arte jarraitu du, etengabe erasoan txekiarren area inguruan, baina ez da gola sartzeko modurik egon. Azken unean, partidako azken minutuan, Kalvachek atera bota du baloia, Vasulinen jota desbideratu da, eta Remiroren ate barrura sartu da (2-1).

Hala, Realak txapelketako bigarren porrota jaso du.

Fitxa teknikoa:

2 - Viktoria Pilsen: Jedlicka; Havel, Paluska, Markovic, Jemelka, Cadu (Souare, 73. min); Kalvach, Cerv, Sulc (Sojka, 94. min); Jirka (Vydra, 73. min) eta Adu (Vasulin, 88. min).

1 - Reala: Remiro; Aramburu, Zubeldia (Aritz, 81. min), Aguerd, Javi Lopez (Brais Mendez, 74. min); Zubimendi, Sergio Gomez, Sucic; Kubo (Becker, 60. min), Oskarsson eta Oyarzabal.

Golak: 1-0, 13. min: Adu. 1-1, 35. min: Oskarsson. 2-1, 89. min: Vasulin.

Epailea: Andris Treimanis. Txartel horia atera die Paluska, Cerv, Havel, Zubeldia, Oyarzabal, Aramburu, Sucic eta Aguerd jokalariei.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    20 18:30 - 21:30 PALA | Kutxabank Ligako Binakako finala: Fusto-Perez vs Madariaga-Urrutia
    21 22:10 - 00:45 PILOTA | Binakakoa: Jaka-Imaz vs Etxeberria-Martija

      Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen