Reala
Kluba utzi du
EITB MEDIA
Gipuzkoako klubak asteartean egin du ofizial jokalari nafarra Ingalaterrako taldeari saldu diola. Elastiko txuri-urdinarekin, sei denboralditan, Merino 242 partidatan zelairatu da, eta 27 gol sartu ditu.
Mikel Merino, Txapeldunen Ligan, Salzburgo aurkari. Argazkia: EFE.
Realak Mikel Merino saldu du, eta futbolari nafarrak Arsenalen jokatuko du, astearte arratsaldean Gipuzkoako klubak ofizialki baieztatu duenez. Erdilari nafarra 2018an iritsi zen Realera, eta, sei denboraldi horietan, 242 partida ofizialetan zelairatu da; guztira, 27 gol sartu ditu. Iruindarrak 2019-20 denboraldiko Errege Kopa irabazi zuen, elastiko txuri-urdina jantzita.
"Taldearen eskutik hazten hasi zen, eta haren errendimenduak gora egin du, etengabe", nabarmendu du Realak, bere web orrian, Merinoren gainean: "Bere arrakasta pertsonalak talde txuri-urdinarenak izan ziren, eta gurekin egon den urteetan emanaldi bikainak utzi dizkigu. Azken bosturtekoan izandako lorpenetan funtsezko jokalaria izan da", azpimarratu du klubak.
"Futbolari eta taldekide bezala eredu, Merinok familia txuri-urdin osoaren esker onarekin doa. Asko eman diogu, eta berak bere onena eman digu. Orain, beste erronka bati egingo dio aurre, eta onena opa diogu. Poztuko gara beragatik. Hau beti izango da zure etxea, Mikel. Eskerrik asko", amaitu du Realak.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa