Reala
Zozketa
EITB MEDIA
Joaneko partida Parisko Parc des Princes futbol zelaian jokatuko dute otsailaren 13an, 14an, 20an edo 21ean, eta itzulikoa Reale Arenan izango da, Donostian, martxoaren 5ean, 6an, 12an edo 13an.
Mikel Merino, Inter Milanen aurkako partidako jokaldi batean. Argazkia: EFE.
Paris Saint-Germain izango da Realaren aurkaria 2023-24 denboraldiko Txapeldunen Ligako final zortzirenetan, UEFAk Nyonen (Suitza) duen egoitzan egindako zozketak astelehen eguerdian zehaztu duenez. Joaneko partida Parisko Parc des Princes futbol zelaian jokatuko dute otsailaren 13an, 14an, 20an edo 21ean, eta itzulikoa Reale Arenan izango da, Donostian, martxoaren 5ean, 6an, 12an edo 13an.
Hala, zozketak ebatzi du Realak Paris Saint-Germain izango duela aurkari, hurrengo kanporaketan. Imanolen taldeak D multzoko aurreneko postuan amaitu du multzo fasea, eta Luis Enriquek entrenatzen duena, aldiz, bigarren sailkatu da F multzoan; Frantziako taldeak zortzi puntu batu ditu, jokatutako sei partidetan, hau da, Borusia Dortmundek baino hiru gutxiago, eta Milanekin berdinduta eman dio amaiera fase horri. Paris Saint-Germainek egin du aurrera, bi taldeen arteko norgehiagoketetan izandako emaitzak kontuan izanda.
Paris Saint-Germain, egun, lehenengo postuan dabil Frantziako Ligan, 16 partidatan 37 puntu eskuratuta. Azken bi denboraldietan, Frantziako txapeldun izan da, 2021ean eta 2022an, eta, guztira, 11 aldiz irabazi du Liga, 14 aldiz Kopa eta 11 aldiz Superkopa. Nazioarteko txapelketetan, 1996ko Errekopa lortu zuen, eta 2019-20 denboraldiko Txapeldunen Ligako finala jokatu zuen. 2022-23an, final zortzirenetan kanporatu zuten, Bayern Munichek hain zuzen ere.
Kylian Mbappe da Realaren aurkariaren izar nagusia. Mbappe Frantziako Ligako goleatzailerik onena izan da azken bost denboraldietan, eta, Frantziako selekzioarekin, 2022ko Munduko Txapelketakoa ere bai.
Oraindik ez dute zehaztu noiz jokatuko dituzten final zortzirenetako joaneko eta itzuliko partidak, baina iragarrita dago jokatuko dituztela, joanekoak, 2024ko otsailaren 13an, 14an, 20an eta 21ean, eta, itzulikoak, martxoaren 5ean, 6an, 12an eta 13an. Hauek dira kanporaketa guztiak:
Porto-Arsenal
Napoli-Bartzelona
Paris Saint-Germain-Reala
Inter Milan-Atletico Madril
PSV Eindhoven-Borussia Dortmund
Lazio-Bayern Munich
Kopenhage-Manchester City
Leipzig-Real Madril
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa