19:01

Reala

Komunikatua

Betisek Jokin Aperribayren adierazpenen berri emango dio Indarkeriaren Aurkako Batzordeari

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Realeko presidenteak Akziodunen Batzar Nagusian adierazi zuen ez dutela onartuko Aitor Zabaletaren omenaldian "barrabilak ukitzera datorren" Betiseko zalerik sartzea.

  • Realaren Batzar Nagusia. Argazkia: EFE

    Realaren Batzar Nagusia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Betisek Jokin Aperribay Realeko presidentearen adierazpenak helaraziko dizkio Indarkeriaren Aurkako Batzordeari, Aitor Zabaletaren omenaldian "barrabilak ukitzera datorren" Betiseko zalerik sartzen utziko ez dutela esan ondoren, "indarkeria bultzatzen" dutela iritzita.

"Betis taldeak Realeko presidenteak ostegun honetan akziodunen batzar orokorrean egindako adierazpenak arbuiatzen ditu (...). Betisen borondate bakarra datorren igandeko partidara bere taldea animatzera joatea zen, Espainiako eta Europako estadio guztietan egiten duten bezala", adierazi du Betisek komunikatu batean.

Sevillako taldeak Aperribayren adierazpen horiek "erantzukizun horretako kargu bati ez dagozkiola" adierazi du, eta "gure garaiko futbolaren moduetatik oso urrun" daudela adierazi du. Halaber, Kiroleko Indarkeriaren, Arrazakeriaren, Xenofobiaren eta Intolerantziaren aurkako Estatuko Batzordera bidaliko dituela zehaztu du, "indarkeria argi eta garbi bultzatzen dutelako".

Bestalde, bere ordezkariak ez direla Anoetako futbol-zelaiko palkora joango datorren igandean iragarri du Betisek.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena