Reala
Lesioa
EITB MEDIA
Datorren astean, espezialista batek baloratuko du Realeko jokalariaren lesioa. Asteazkenean, Silvak mina izan zuen entrenamenduan, eta saioa utzi egin zuen.
David Silva, Erromaren aurka, jokaldi batean. Argazkia: EFE.
Albisteak (1)
David Silvak lesioa du ezkerreko belauneko aurreko lotailu gurutzatuan, Realak osteguneko azken orduan jakitera eman duenez. Datorren astean, espezialista batek baloratuko du jokalariaren lesioa; asteazkenean, Silvak mina izan zuen entrenamenduan, eta saioa utzi egin zuen.
"David Silvak asteazkeneko entrenamendu saioa utzi behar izan zuen, ezker belaunean mina zuelako. Egindako irudi-probetan, aurreko lotailu gurutzatuko lesio bat ikusi da. Une honetan, espezialista batek baloratu behar du, eta datorren astean izango da", zehaztu du Gipuzkoako klubak, web orrian, ohar bidez.
David Silva, 37 urtekoa bera, 2020an fitxatu zuen Realak; maiatzean, 2024ko ekainera arte berri zuen klub txuri-urdinarekin.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa