00:31

Reala

33. JARDUNALDIA

Realak merezitako garaipena lortu du Real Madrilen aurka (2-0)

Agentziak | EITB Media

Take Kubok eta Ander Barrenetxeak bigarren zatian egindako golek hiru puntuak eman dizkiete txuri-urdinei. Txapeldunen Ligako ametsa gertuago du Imanolen taldeak.

  • Oyarzabal eta Carvajal

    Oyarzabal eta Carvajal. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak garaipen bikaina lortu du etxean, LaLigako 33. jardunaldian Real Madrilen aurka jokatutako neurketan. David Silvak maisuki gidatuta, txuri-urdinek urrezko hiru puntu lortu dituzte Txapeldunen Ligarako sailkapena lortzeko helburuari begira.

Reala - Real Madril partidako laburpena

Real Madrilek izan du lehen aukera argienetariko bat, Tchouamenik egindako jaurtiketa ikusgarri baten bidez, baina Remiro zuhur aritu da eta gola saihestea lortu du. Nafarrak erantzun bikaina eman dio handik gutxira Rodrigok buruz egindako erremate bati ere.

Realak, berriz, aukera ederra izan du atsedenaldia heldu baino lehen markagailuan aurretik jartzeko. Korner baten ostean, Martin Zubimendik baloia langara bidali du, Courtois atezaina gaindituta zuenean.

Bigarren zatia modurik onenean hasi dute etxekoek, Militaok egindako hutsa aprobetxatuz, Take Kubok lehenengo gola egin baitu.

60. minutuan, epaileak Carvajal kalera bota du, bigarren txartel horia aterata, Aihen Muñozi zelai erdian sarrera gogorra egiteagatik.

Bukaerarako bost minuturen faltan, Ander Barrenetxeak partida erabakita utzi du, jaurtiketa bikain baten bidez Realaren bigarren gola sartuta.

Fitxa teknikoa

2.- Reala: Remiro; Gorosabel (Aritz, 62. min), Zubeldia (Pacheco, 62. min), Le Normand, Aihen Muñoz; Zubimendi, Merino, Oyarzabal, Silva (Illarramendi, 88. min); Sorloth (Carlos Fernández, 73. min) eta Kubo (Barrenetxea, 73. min).

0.- Real Madril: Courtois; Carvajal, Militao, Rüdiger, Nacho; Kross (Lucas Vázquez, 62. min), Ceballos, Tchouameni; Asensio (Arribas, 82.min), Mariano (Álvaro, 58. min), Rodrigo.

Epailea: Pulido Santana (Las Palmaseko batzordekoa). Carvajal kalera bota du 61. minutuan, bigarren txartel horia aterata. Txartel horia atera die Gorosabel, Ceballos, Nacho eta Rodrigo jokalariei.

Golak: 1-0, 46. min: Kubo. 2-0, 84. min: Barrenetxea.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena