18:56

Reala

EUROPA LIGA

Reala, Europa Ligako bere multzoan lider amaitzeko erronkaren aurrean

Agentziak | EITB MEDIA

Realak aurrerapausoa eman nahi du Europa Ligako ibilbide apartean (txapelketako partida guztiak irabazteko gai izan den talde bakarra da) bere multzoko lidertza behin betirako eskuratuta, Manchester Uniteden aurka Reale Arenan.

  • Reala entrenatzen

    Reala entrenatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bi taldeek aukera dute multzoen fasea lider gisa amaitzeko. Horrek aukera emango lieke final-zortzirenetako txandara zuzenean sartu eta Txapeldunen Ligatik etorritako talderen baten aurkako aurretiko kanporaketa saihesteko.

Txuri-urdinek hiru puntuko aldea dute Erik Ten Hagek zuzentzen duen taldearekiko, lehen jardunaldian Old Trafforden irabazi baitzuen (0-1) Braisek penaltiz sartutako golari esker. Imanol Alguacilen taldearen garaipen historiko horri esker, Realak nahikoa du bihar deabru gorrien aurka gol bategatik galtzearekin, lehen postua ziurtatzeko.

Donostiarrentzat arazo nagusia bajak dira. Min hartuta daude David Silva, Ander Barrenetxea, Take Kubo, Mohamed-Ali Cho, Aihen Muñoz, Mikel Oyarzabal eta Sadiq Umar. Zalantza nagusia Alex Sola da; izan ere, behin belauneko mina sendatuta, hiru entrenamendu osatu ditu taldearekin batera arazorik gabe, eta deialdian sartzeko moduan egon daiteke.

Horrenbestez, ez dago batere argi zein izan daitekeen donostiarren hasierako hamaikakoa, Imanol Alguacilek sistema aldatzea ere plantea baitezake. Defentsan, Aritz sar daiteke eskuin hegalean, Gorosabel ez behartzeko, eta, ziurrenik, Zubeldiak Pacheco ordezkatuko du. Guevarak Zubimendiri atseden emateko aukera izan dezake eta litekeena da Illarrak zelai erdian jokatzea. Goian, zaila dirudi Navarro edo Karrikaburu hasieratik zelairatzea, beraz Carlos Fernandezek eta Sorlothek errepikatuko lukete.

Manchester Unitederi dagokionez, talde ingelesaren bolada txarrak etenaldia izan duela esan daiteke, Erik Ten Hagen taldeak ez duelako galdu azken hilabetean. Herbehereetako entrenatzaileak azkenaldiko United talde seguruena elkartzea lortu du, jokatutako azken sei neurketetan gol bakarra jaso baitu.

Balizko hamaikakoak:

 

Reala: Remiro; Aritz, Zubeldia, Le Normand, Rico; Zubimendi, Merino, Illarramendi edo Marín, Brais; Carlos Fernández eta Sorloth.

Manchester United: De Gea; Dalot, Martínez, Maguire, Shaw; Casemiro, Eriksen, Fernandes; Elanga, Rashford eta Cristiano.

Epailea: Georgi Kabakov (Bulgaria).

Zelaia: Reale Arena.

Ordua: 18:45

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    27 14:00 - 16:30 TXIRRINDULARITZA | Romandiako Tourra (4. etapa)
    27 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Dario vs Laso

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena