Reala
Reala utziko du
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Erdilari frantziarrak lau denboraldi egin ditu talde txuri-urdinean.
Djouahra, 37arekin, taldekideekin gol bat ospatzen. Artxiboko argazkia: EFE
Nais Djouahra erdilari frantziarrak Reala utzi eta HNK Rijekan jokatuko du datorren denboraldian, Donostiako taldeak eta Kroaziakoak jokalaria eskualdatzeko akordioa lortu baitute.
Frantziarrak 22 urte ditu eta aurreko denboraldian 11 partida jokatu zituen lehen taldearekin. Orain dela lau denboraldi iritsi zen Zubietara. 2020ko abuztuan, 2023ra arte luzatu zuen kontratua Realarekin.
Klubak, ohar baten bidez jakinarazi duenez, berrerosteko etorkizuneko aukera bat gordetzen du, baita etorkizuneko salmenta baten ehuneko bat ere.
Alex Sola, lehen taldera
Alex Sola Realeko hegalekoak, berriz, bigarren taldea utziko du lehen talde txuri-urdineko kide izateko.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa