Reala
Udako partidak
Agentziak | EITB Media
Alemaniarren aurka uztailaren 23an jokatuko dute, Borussia Parken, 15:00etan. Bournemouthen aurka, berriz, uztailaren 30ean jokatuko dute, uztailaren 30ean.
Realeko jokalariak, gol bat ospatzen. Argazkia: Efe.
Realak denboraldi-aurrean jokatuko dituen lehen bi partidak konfirmatu ditu, biak Gipuzkoatik kanpo. Lehenengoa jokatzeko Alemania aldera joango dira eta Borussia Mönchengladbach izango dute aurkari. Bigarrena jokatzeko, aldiz, Ingalaterra aldera egingo dute, bertan AFC Bournemouth taldearekin neurtuko dituzte indarrak.
Alemaniako Borussia Parke estadioan uztailaren 23an jokatuko dute, 15:00etan. Borussia hamargarren izan da Bundesligan, Txapeldunen Ligan sarri jokatzen du eta Sommer, Ginter, Thuram edo Embolo bezalako jokalariak ditu.
Bigarren bidaia Erresuma Batura egingo dute gipuzkoarrek, uztailaren 30ean AFC Bournemouth Premier Leaguera igo berri den taldearen aurka jokatzeko. Iazko udan Diego Rico bertatik ekarri zuten.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa