17:46

Reala

SMARTBANK LIGA

Sanse garaile Amorebietaren aurka, puntu behar gorrian zeuden bi taldeen arteko derbian (2-1)

Markos Tedin Uriburu | EITB Media

Txuri-urdinek ondo aprobetxatu dituzte sortutako aukerak, eta irabazitako hiru puntuekin zornotzarrekin bat egin dute sailkapenean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jaitsiera saihesteko bidean, bai Sansek bai Amorebietak behar-beharrezkoak zituzten gaurko derbiko puntuak. Reale Arenan jokatutako partidaren hasieran, zornotzarrak nagusi izan dira, eta lehen gola sartzeko aukera dezente sortu dituzte. Hala ere, Iker Bilbao, Koldo Obieta eta Gaizka Larrazabal ez dira edukitako aukerak gauzatzeko gai izan.

Andoni Zubiaurre atezain txuri-urdinak protagonismoa hartu du, eta aparteko garrantzia izan du partidan zehar. Hala, 19. minutuan, Aritz Arambarri atzelariak Gorka Guruzetari penaltia egin dio, baina etxekoen atezainak bisitarien gola eragotzi du. Hortik aurrera, zornotzarren hastapeneko indarrek behera egin dute.

Aldiz, etxekoak hobetzen hasi dira, eta sortutako aukerak ondo aprobetxatu dituzte. Horren adierazle 38. minutuan egindako jokaldia: Robert Navarroren erdiketaren ostean, Alex Sola eskuin hegaletik agertu da eta lehen gola erdietsi du.

Gol hori kolpe gogorra izan da Aritz Mujikaren taldearentzat, eta jarraian, beste bat jaso du. Izan ere, 45. minutuan, epaileak interpretatu du Roberto Santamaria atezain urdinak ukondokoda eman diola Karrikabururi, baloia eskutan zeukanean, eta penaltia adierazi du. Roberto Lopezek ez du alperrik galdu markagailuko aldea handitzeko abagunea, eta txuri-urdinak bi goleko abantailarekin joan dira aldageletara.

Bigarren zatiaren hasieran ere nagusi izan da Amorebieta, eta 53. minutuan Guruzetak 2-1ekoa sartu du, Iker Bilbaoren asistentziari esker. Urdinak markagailuari buelta ematearekin ametsetan hasi dira, baina ezin, Zubiaurre atezainaren jardun bikainak berdinketa saihestu baitu.

Horrenbestez, Xabi Alonsok zuzendutako taldeak beharrezko garaipena lortu du, jaitsiera saihesteko borrokan sartuta dagoen aurkari zuzen baten kontra. Urdinak, berriz, gehiago merezi izan duten sentsazioarekin bueltatuko dira Zornotzara.

Hurrengo denboraldian Bigarren Mailan jokatu nahi baldin badute, bai Sansek bai Amorebietak puntuak pilatzen jarraitzea ezinbestekoa dute.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad B: Zubiaurre; Sola (75. min, Blasco), Arambarri, Clemente, Jonathan Gómez; Turrientes, Olasagasti, Roberto López (70. min, Djouahra); Robert Navarro (46. min, Martín), Alkain (70. min, Urko González) eta Karrikaburu (58. min, Lobete).

SD Amorebieta: Santamaría; Andoni López, Irazabal, Nolaskain, Óscar Gil, Gaizka Larrazaba (82. min, Etxaburu); Javi Ros (74. min, Aldalur), San José, Iker Bilbao (67. min, Olaetxea); Obieta (74. min, Unzueta), Guruzeta (75. min, Orozco).

Epailea: González Francés.

Futbol-zelaia: Reale Arena.

Golak:

1-0, Sola (38. min).

2-0, Roberto López (45. min).

2-1, Guruzeta (53. min).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena