19:56

Reala

Erreginaren Kopa

Reala Kopako final-laurdenetara sailkatu da, Vila-real mendean hartuta (1-2)

A. B. E. | EITB Media

Txuri-urdinek irabazi egin dute Erreginaren Kopako final-zortzirenetako partida eta finalerdietarako txartela izango dute jokoan hurrengo kanporaketan.

2:15
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak Erreginaren Kopako final-laurdenetarako txartela lortu du asteazken honetan Castellon Vila-reali final-zortzirenetako partida irabazita (1-2). Donostiako taldeak azkenera arte sufritu du, baina txapelketako hurrengo fasean da.

Talde txuri-urdinak ez du denbora asko behar izan markagailuan aurretik jartzeko. Hirugarren minutuan epaileak Realaren aldeko penaltia adierazi du, Oliviak area barruan baloia eskuarekin jo duelako. Nerea Eizagirrek gola sartu du (0-1) penaltiz, Vila-realeko atezaina gaindituta.

Vila-real baloiaren jabe egin da gola hartu ostean eta erasora jo du.  Etxeko taldeak ez du abagune argiegirik izan, eta Realak neurketan izan duen bigarren goleko aukeran, 24. minutuan, Nerea Eizagirrek 0-2koa jarri du markagailuan, area barruan sartu eta jaurtiketa gurutzatuarekin atezaina gaindituta.

Bigarren golak lasaitasuna eman dio Donostiako taldeari, eta Natalia Arroyok zuzentzen dituen neskak nagusi izan dira atsedenaldira iritsi aurreko minutuetan.

Erasokor ekin dio Vila-realek bigarren zatiari, baina Realak ondo eutsi dio. Gainera, 50. minututik aurrera nagusi izan dira txuri-urdinak, eta 60.ean izan du abagunea, baina ez du baliatu Vila-realeko atezainaren hutsa. Etxekoen erantzuna 69. minutuan heldu da, kanpora joan den Belenen jaurtiketaren bidez.

Kontrolpean izan du neurketa Realak; hala ere, 83. minutuan Arnaizek penaltia egin dio Pineli, eta Vila-realek desabantaila murriztu du, Sheilak penaltiz sartutako golarekin (1-2).

Gola sartu eta hiru minutu beranduago abagunea izan du etxeko taldeak, baina Elene atezainak gelditu egin du Pinelen jaurtiketa. Amaierako minutuak ondo kudeatu ditu Realak, eta garaipenak ez dio ihes egin talde txuri-urdinari.

Fitxa teknikoa:

1 – Vila-real: Tajonar; Olivia (Perez, 46. min), Miguelez (Yenifer, 63. min), Mata, Pancha Lara; Prades, Zaira, Belen, Estefa (Cienfuegos, 83. min); Morato (Sheila, 73. min) eta Pinel (Campo, 63. min)

2 – Reala: Lete; Ramirez, Etxezarreta, Vanegas, Sarasola; Gaby, Arnaiz, Eizagirre (Gili, 72. min); Amaiur (Allegra, 92. min), Franssi eta Jensen (Mirari, 67. min).

Golak: 0-1, 3. min: Eizagirre (p), 0-1, 24. min: Eizagirre, 1-2, 83. min: Sheila (p).

Epailea: Cecilia Muñoz di Giovambattista. Txartel horiak atera dizkie Jensen, Vanegas eta Sarasola Realeko jokalariei.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    15 11:55 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Hamaikagarren etapa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena