Reala
UEFAren komunikatua
EITB Media
UEFAk txapelketan parte hartzen duten klubei jakinarazi dienez, bisitariaren zaleentzat gorde beharko dute futbol-zelaian baimendutako edukieraren % 5.
Realeko zaleak. Argazkia: EFE
Realeko zaleek taldea babesteko aukera izango dute Europa Ligan etxetik kanpo jokatuko dituen partidetan. Txapelketan parte hartzen duten klubei UEFAk jakinarazi dienez, talde bisitariaren zaleentzat gorde beharko dute futbol-zelaian baimendutako edukieraren % 5.
Ondorioz, txuri-urdinen jarraitzaileek Reala animatu ahalko dute etxetik kanpo Monako, PSV eta Sturm Graz taldeen aurkako partidetan. Aldi berean, hiru talde horietako jarraitzaileek Reale Arenan egoteko aukera izango dute.
"Jada ez da debekatzen kanpoko taldeetako zaleei sarrerak saltzea. Ondorioz, ohiko praktikak indarrean jarriko dira berriro; hau da, unean-unean futbol-zelaian baimendutako edukieraren % 5 talde bisitariaren zaleentzat gordeko da, betiere tokian tokiko osasun-agintarien arauak eta neurriak errespetatuta", adierazi die UEFAk klubei.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa