20:14

Reala

Kopako finala galduko du

Illarramendi lesionatu egin da eta ezingo du finala jokatu

A. B. | EITB Media

Realeko kapitainak min hartu du talde txuri-urdinak Cartujan egin duen lansaioan eta ez du Athleticen aurkako Errge Kopako finala jokatuko.

  • Asier Illaramendi

    Asier Illaramendi, Cadizen aurkako Ligako partidan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Asier Illarramendi Realeko kapitaina lesionatu egin da talde txuri-urdinak Errege Kopako finalaren bezperan Cartuja zelaian egin duen entrenamenduan. Ondorioz, Mutrikuko jokalariak ezingo du Athleticen aurka jokatu.

"Illarramendik min hartu du eskuin hankan ostiral honetako entrenamenduan. Lesio muskularra izan dezake barnealdeko bikian edo soroan", jakinarazi du Realak ostiral honetan.

Realeko kapitaina Athleticen aurkako derbian lesionatu zen iragan denboraldiko (2019-2020) Ligako lehen itzulian, eta urtebete baino gehiago eman zuen jokatu gabe. Orain, berriz beste sendatze-prozesu bati ekin beharko dio.

Mutrikuko (Gipuzkoa) erdilariak aukera asko zituen final honetan Realaren hasierako hamaikakoan egoteko. Kapitainaren hutsunea Ander Guevarak edo Martin Zubimendik beteko dute, nahiz eta azken hau arazo fisikoekin itzuli zen Espainiako 21 urtez azpiko selekzioarekin jokatu ostean.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena